kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Nobela errealista bat / Joxean Agirre / Elkar, 2020

Parodiaren bideetatik Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-05-03

Joxean Agirrek literatura idazten duenean, irakurleek denbora dibertigarria pasa dezaten nahi du, hauxe da bere helburu nagusia, eta oinarrizko planteamendu hau ezin da bazterrean utzi “Nobela errealista bat” bezalako idazlan baten aurrean gaudenean. Denbora dibertigarria pasatzeko parodian errotzen den umorea du lanabesik garrantzitsuena. Eleberri honen kasuan protagonista taxizalea da, eta bere bezeroei abertzaleen istorioak kontatzeko ohitura du. Taxizalea ezin esan daiteke bere bizitza oso zoriontsua denik, emazteak maitalea du eta. Argumentua gorabehera handirik gabe aurrera doa narratzailearen papera ere jokatzen duen taxizaleak istorioak eta anekdotak kontatzen dituelarik. Baina eleberriaren izaera aldatzen da emaztearen maitalea, idazle bat, modu arraroan hiltzen denean.

Momentu horretan argumentuak bihurgune errokanboleskoa eginda, protagonistak idazle hori idazten ari zen nobela bukatu beharko du, haren heriotzaren gorabeherak argitzen dituen bitartean. Thriller politiko poliziakoaren parodiara lerratzen da liburua. Parodia denez, honelako literaturan ohikoak diren topikoak erabiliko dira edonon. Hor agertuko da ikerketan laguntzaile moduan neska gazte panpoxa. Hor agertuko dira gaizkile arriskutsuak, eta borrokak… Bestaldetik, narratzailearen elukubrazioen artean nobelagintzari buruzko teoria modukoa agertuko da, joko metaliterariorako aukera ere ematen duena. Nobelak, beraz, elementu desberdinak nahasten ditu, irakurlea dibertitzeko helburu argiarekin.

Edonola ere umorea erabiltzen denean kontuz ibili behar da errepikapenekin. Abertzaleen anekdoten sorta hain luzea da, ia amaigabea, argumentuarekin erlazio argirik ez duten istorioen segida izanik gainera, non azkenean, dibertigarria izateari utzi gabe ere, pixka bat nekagarria gerta daitekeen nobela hau.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak