kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Zendabalitz / Erika Elizari / Elkar, 2020

“Zendabalitz”, mosaiko korala Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-03-28

Erika Elizarik irakurle helduentzako literaturan egiten duen lehenengo agerpena da “Zendabalitz”. Eleberri labur honetan irakurleari Parisetik Bilbora joateko hegazkin bidaia batean elkartzen diren pertsonaia batzuk aurkezten zaizkio. Nobela korala denez eta hainbat pertsonaiaz aritzen diren atal laburrez osatuta dagoenez, “La colmena” edo “Manhattan Transfer” bezalako liburuak etor daitezke burura. Edonola ere, Elizariren nobelan kontatzen dena ordu eta erdia dirauen bidaia batez aritzen delarik, idazleak ahalegina egin du irakurketa denbora errealean burutu ahal dadin, argumentuaren denbora eta diskurtsoaren denbora ahalik eta gehien hurbilduz. Atal bakoitzaren hasiera agertzen den orduaren aipamenak ere horretan laguntzen du. Hegazkin bidaia batean askotariko pertsonak elkartzen direlarik. halakoxeak dira pertsonaiak ere. Beraien artean ez dago harremanik, eta eleberrian kontu psikologikoak erdigunean jartzen direnez, bakoitza bere barne-bizitzan murgilduta dago, ia irlak izango balira bezala. Haien artean sortzen diren harremanak azalekoak dira oso. Pertsonaien psikologia aurkezten zaigu eta irakurlea konturatuko da gehienak nahiko neurotikoak direla, nolabaiteko erantzuna eman behar dieten obsesioz beterik baitaude. Baina hegazkin bidaia ez da lekurik egokiena erabakiak patxadaz hartzeko eta hari narratiboak, hasiera zehatzik ez zuten neurri berberean, irekita geratzen dira amaieran.

Liburu interesgarria da, sakona eta arina aldi berean, eta, zenbait momentutan, pixka bat efektista.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak