kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Karanbola hirukoitza / Eneritz Artetxe / Ehaze, 2019

Just a little bit harder Amaia Alvarez Uria / Argia, 2020-03-15

Eusko Jaurlaritzak arte eszenikoetan generoaren egoera ezagutzeko enkargua egin zion Eneritz Artetxeri. Berak datuak bildu eta 22 sortzaileri elkarrizketa egin zien. Honatx emaitza: kultur sorkuntzan diharduten emakume euskaldunen egoera.

Hego Euskal Herriko antzerkiaren munduari ikuspegi feministatik begiratu dio Artetxek, berriki Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek euskarari, Eider Rodriguezek euskal emakume idazleei eta Uxue Alberdik emakume bertsolariei egin bezala.

Silvia Federici eta Angela Davisen laguntzarekin ezarri du markoa: heteropatriarkatu kapitalistan bizi gara eta horren isla topa dezakegu arte eszenikoetan. Euskal emakume sortzaileek zapalkuntza hirukoitza jasaten dute, baina, zapalkuntzarekin batera eraldaketarako aukera dagoela dio.

Bertsolaritzan legez, ikasketetan emakumeak gehiengoa diren arren, profesionalizatzean gizonezkoak dira nagusi. Honez gain, estereotipoak eta genero rolak betetzen dira lanpostuetan, izan ere, gidoilari, zuzendari eta eszenografo gehienak gizonezkoak dira, argi diseinatzaile guztiak gizonak eta jantzigintzan denak emakumeak.

Literaturan moduan, emakume izaera gailentzen da. Emakumeak dira sortzaile izan aurretik eta ondorioz gizonen begiradatik baloratzen da euren lana; gorputz eder, desiragarri eta gazteak izan daitezen, haien talentua bitxikeriatzat hartuz, ikusgarritasun eta aitortza txikia emanez, edo haiek bereziki lantzen dituzten antzerki-generoak bigarren mailakotzat joz.

Antzerki-sormen egiturak patriarkalak dira: hierarkikoak eta androzentrikoak. Hala ere, dramaturgia berriak daude, autoretza kolektibodunak eta lan egiteko saretzen direnak. Piramidearen oinarriei begiratuta andrak dira nagusi, gainera gaztetxeak, antzerki jaialdi txikiak eta sorguneak aipatzen ditu bestelako ereduen erakusgarri.

Egilearen arabera arazoa boterea da: “Oso lan prekarioa da gurea eta ogi apurrak partekatzea ez da inoren gustukoa izaten”. Kontzientzia hartzearen eta praktika feministen beharra aldarrikatzen du, diskurtsoaz harago, nork bere burua aztertuta.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak