kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Hamar urte barru / Joxe Belmonte / Erein, 2003

Herioren atzaparrak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-05-25

Argazki bat dago eleberri honen oinarrian. 1973an egindakoa da, eta bertan lau mutil gazte ageri dira, Gorbeia mendiko gurutzearen aurrean. Hamar urte igaro eta gero, berriz elkartuko direla egiten du zin, eta elkartzen direla egia izango bada ere, elkartze hori ez da gertatuko ohiko moduan, gizakiok elkarrekin batzen garen modu horretan, hain zuzen.

Nobelak lau mutil horien historia garatuko du, Heriok haietaz beste egiten duen arte; argazkia ezabatuta geratzen den arte. Bada, beraz, nolabaiteko intriga lan honetan hasiera-hasieratik, nobelaren nondik norakoa zehaztuko duena, bestalde. Izan ere, testua aurrera joan ahala, irakurleak sumatuko du, edo sumatzeko bidean izango da bera, argazki egilea bat eta bakarra izan daitekeela. Herio ez beste inor dela argazkigintzan aritu dena. Narratzailea ere argazkia egin duena bera izango da, baina hori ez da jakiten azkeneraino. Narratzaileak, gainera, kontatzeaz gainera bere iritziak emango ditu testuan, eta batzuetan harrigarria gertatzen da irakurlearentzat, iritziak oso ausartak baitira batzuetan, gordinak besteetan, eta nobelaren ulermena eragozten du horrek.

Interesgarriagoa da, ordea, lau pertsonaien bilakaera. Nobelan agertzen dira beste hiriak, baina giroa Bilbokoa da, pertsonaiak horkoxeak dira eta hor bizi dira, edo behintzat hor egiten dute beren bizitza. Pertsonaiak Euskal Herrian gertatu diren zenbait ekintzaren lekuko dira, eta haietako partaide ere baitira nolabait. Izan ere, lau pertsonaiak, ezberdinak dira laurak, eta bakoitzak bere funtzio sinbolikoa betetzen du. Bata, erbestetik itzuli berria da, bestea, ezker abertzaleko bultzatzailea da, hirugarrenak, hastapenetako bake mugimenduan parte hartzen du; laugarrena Bilbo ilun eta ezkutuko batean mugitzen da. Haien bizitzak, hala ere, une batez elkartu egingo dira, une erabakigarri batez. Patuak badu zereginik horretan, eta aitortu behar da amaierak tragediaren handitasuna hartzen duela nobelan. Tragediaren handitasunarekin batera, errealitatean ematen den tragedia ekartzen digu egileak.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak