kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Aitaren etxea / Karmele Jaio / Elkar, 2019

Esan gabekoak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-02-29

Idazle bat, Ismael, blokeatuta geratu da bere nobelari jarraipena eman ezinik. Argitaratzaileak, bitartean, presionatzen du liburua lehenbailehen amai dezan, baina idazleari ezinezkoa zaio behar duen ahotsa aurkitzea. Honela laburbildu daiteke Karmele Jaiok argitara eman duen nobelaren hasierako plantamendua. Irakurleari gauza asko eskaintzen dion idazlan baten aurrean gaudelarik, Jaioren nobela norabide askotara irekitzen da.

Adibidez, ahots eta ikuspuntu desberdinak txandakatzen dira, Ismaelen blokeoaren atzean ezkutatzen den sakoneko errealitatea, geruzaz geruza, argira ekartzeko. Jasone, haren emaztea, agertzen zaigu, gertakarien gainean beste ikuspuntu bat eskainiz, edota Libe, arreba, kontrapuntu modukoa osatuz.

Eta denaren atzean, generoak pertsonengan nola eragiten duen, bakoitza zein puntutaraino bere generoaren ondorioa den azaltzen zaigu, azken finean generoak determinatzen baitu besteek norberaren gainean eraikitzen duten irudia, eta subjektuak sare horretan kateatuta daudelarik horren arabera jokatzera behartuta daude.

Ismaelen bizitza isiltasunez beterik dago, bere buruari ere esateko ausardiarik ez duen sekretuz beterik, eta, ia konturatu gabe ere, bere aitaren eredua errepikatzen du. Jasoneren mundua, bestalde, ukazioz eraiki da, benetan desira zuenari ezetz esaten bizi izan baita. Osagai hauekin, eta beste askorekin (sorkuntzari buruzko ideiak, adibidez), Karmele Jaiok jakin du ia oharkabean pasatzen den idazkera adierazkor eta sotil bati esker askotariko ahotsak erabiltzen eta pertsonaien ariman arakatzen, ezkutukoa azaltzen. Idazlan miresgarria iruditu zait nobela hau, sakona bezain hunkigarria.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak