kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Errua eta maitasuna / Markos Zapiain / Elkar, 2002

Fiskaltza ala arrantza Aritz Galarraga / Argia, 2020-02-23

Badira genero batzuk liburugintzan, oro har, baina partikularki gurean, gutxitu, txikitu, menostuak. Poesiaren bazterketa garaikidetik has gintezke, teatroaren oilotokirako kondenaraino. Iraganik memoriaren literatura esaten zaien oroitzapen, karnet, egunkari eta abarrekoetatik. Bai eta, zergatik ez, bildumak, adibidez prentsan atera izan diren testu, adibidez liburu iruzkinekin. Generoak nahastera jarrita, dietario literario modura irakur daitezke batzuk, autore baten irakurketa zerrenda komentatu gisa, are autore horrek deitura Zapiain badu, eta Markos izena. “Kritiko enpatikoa”, Xabier Mendiguren hitzaurregilearen hitzetan, liburuarekin erotu arte bat egiten baitu, “liburuaren gakoa atzeman eta nabaritzekotan”.

Errua eta maitasuna titulupean, 2000. urtearen bueltan Zapiainek hainbat agerkaritan atera zituen kritikak biltzen dira. Kritika, iruzkin, erreseina, deitu nahi bezala, ze, Mendigurenen hitzak berriz, Zapiainek “prentsako erreseinen funtzio duin baina txepela gainditu egiten du, eta literaturaren larreetara hegaldatu”. Hemen primerako jeneroa aurkituko duzu. Filosofiatik gertu maiz, fikzioaren ingurumarietan ez gutxitan, are tarteka prentsa arrosarekin limurkeriatan. Liburu bat eta bakoitzaren gaineko iruzkin guztiek jarriko zaituzte martxan. Bainaren bat seinalatzearren, emakumezko idazle gutxi, Agirre, Highsmith, Woolf bi aldiz, erreferentziaren bat: “Muguruzatarrak gero eta nabarmenago dira geure kulturako Brönte ahizpak”. Beste garai batzuk ziren, egia da, aro aurre-feministan kokatu behar gara.

Ezer ez inor mespretxatu gabe, baina bat nator: “Zapiainentzat literatura ezagutza-bide gorenetako bat da”. Gauza litzateke, hartara, literaturaren gainean nola jardun. Azken kapitulu xume batean, kritika literarioaren poetika moduko bat aurkezten zaigu, ados egon zein ez, jakingarri suerta dakigukeena: “Liburuez aritzeko orduan, batzuek epaitzea lehenesten dute; beste batzuek, ostera, ateratzea, atzematea”. Fiskaltza ala arrantza, beraz. Ahul samar dabil gure kritika —2002an esan zuen jada Jon Benitok—. Halako liburuek, generoagatik, autoreagatik, testuengatik, itzultzen dizute, tarte batez bada ere, galdutako fedea.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak