kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Francoren bilobari gutuna / Askoren artean / Susa, 2019

Deabruak exorzizatzen Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-02-08

Antzerkia ikuskizuna baino zerbait gehiago da, antzerkia zeremonia da non gizakia azal-ezinarekin kontaktuan jartzen den. Sakratua, nolabait. Hauxe da “Francoren bilobari gutuna” antzerki lana eskuartean hartzerakoan irakurleak kontuan eduki behar duena, teatro burgesa ez, baizik-eta deabruak exorzizatzeko balio duen esperientzia duela aurrean. Lehenengo eta behin esan behar da testua Unai Elorriagak eta Igor Elortzak sinatzen badute ere, hauen funtzioa testuaren finkatzaileena izan dela, lana, abangoardiako teatroari dagokionez, talde-jardunaren ondorioa baita, sorkuntza Artedrama, Le Petit Theatre du Pain eta Dejabu Panpin Laborategia taldeen eskuetatik datorrelarik. Gertakariak ospitale batean kokatzen dira, eta bertan hainbat pertsonaia agertzen dira, bakoitzak bere historia duelarik. Ospitalearen egoera kaotikoa da, eta aurkezpenean ere kaos hori islatuta geratzen da. Pertsonaien agerpenean beren orainaldia, oroitzapenak eta amets-amesgaiztoak nahasten dira, kanpotik begiratuta absurdoarekin erlaziona daitekeen planteamenduaren bidez. Baina ohikoa denaren aurka, hemen absurdoak ez du umorerantz jotzen. Pertsonaien iraganean beti agertzen da tragedia bat eta behin eta berriro azaltzen zaie tragedia hori oroitzapen edota lokamutsen bidez, eta horrek lotzen eta mugatzen ditu. Tragedia hori, bestalde, pertsonala den arren (pertsonaia bakoitzari geratu zaio), ez da indibiduala, pertsonaiak talde baten partaideak diren aldetik eragin baitie. Eta antzerkiaren forma hartzen duen zeremonia honetan tragediaren osagaiak bistaratzen dira katarsira heldu ahal izateko. Liburuaren hitz-ostekoan Ximun Fuchsek, antzerkiaren atzean dagoen talde-lanaren bultzatzaileak, azaltzen duenez, lan honen oinarrian etnopsikiatriaren planteamenduak aurkitzen dira. Lehen edandakoa, irakurleak gogoan izan behar du teatro burgesaren helburuak apurtzen dituen obra baten aurrean dagoela eta bertan aurkezten dena azken finean exorzismo-zeremonia bat dela, non pertsonaien bidez azaltzen diren modeloetan beren buruak islatuta ikusten dituzten ikusleek beraienak ere badiren deabruak eta mamuak azaleratu eta gainditu ahalko dituzten.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak