kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Txipiroiak bere beltzean / Rafa Egiguren / Susa, 2019

Txipiroiak bere beltzean Arrate Beristain Uriarte / Aizu!, 2020-02

Rafa Egigurenek ez du izan literatur ibilbide oso oparoa, lan kopuruari dagokionez, ez kalitateari begira. Horren adibide, bere lehen ipuin bilduma hau. Orain arte, bestelako literatur generoetan aritu izan den arren, erretiratu arte ez dio ipuin laburren estiloari heldu. Halere, ez du, inondik inora, gaizki egin. Lan hau 13 ipuinek osatzen dute, eta hainbat gai jorratzen dira: Ekialde Urruna, Euskal Herria, liburuak, ametsak eta oroitzapenak memoria. Bilduma honetan, gaiok nahasteko hamaika modu daudela erakusten digu, narrazioetan behin eta berriro errepikatzen baitira konbinazio ezberdinetan. Horrez gain, argi eta garbi dago idazlea Asiako milurteko kulturaren zale porrokatua dela; izan ere, kulturaz, mitologiaz eta usadioez zein bertako bizimoduaz nahikotxo dakiela ez ezik, maite duela ere agerikoa da. Tonua ederki modalizatzen du. Kontakizunak eskatzen duenaren arabera, serioago jartzen da, edo, beharrezkoa bada, umorea ere erabiltzen du, baita tonu surrealista ere, ametsen gaineko ipuinetan, gehienbat. Bestalde, erraz irakur daiteke ipuin bilduma, narrazioek luzera egokia dutelako eta atseginak ere badirelako. Gainera, aukera ona da Ekialde Urruna gehiago eta sakonago ezagutzeko, literaturaz gozatu bitartean. A zer pagotxa!

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak