kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Zeldak / Elena Olave / Balea Zuria, 2019

Hari eta argizarizko lumak Igor Estankona / Argia, 2020-01-26

Dedalo eta Ikaro aipatuz, hegalen metaforarekin, Elena Olavek (Durango, 1997) gaztigatzen digu, liburuaren hasiera-hasieratik, berea askatasunari eta kateei buruzko liburua dela.

Joseba Sarrionandiak aitzin-solasean ere badio: “Ez dakit zelan. Ez dit dardo pozoiturik bota, ez nau plazer promesez erakarri, ez kantuaren alegrantziaz xarmatu. Ez diot futbolekoak bezalako golik edo espekulaziorik entzun, ez dit Nizako terrazetan paseatzen diren zinegileenak lako ipuinik kontatu. Zerenarik ere ez dut ikusi, liburuan zehar bilatu arren, ez manaturik. Elenaren poesiak bestela erakarri nau: solasean isilduz, erakutsian ezerakutsiz, ahaztuan oroituz, kulturan lotsaz…”.

Déjà vu antzeko bat, bai. Gozoa. Kasikoetara egiten du Zeldak labur-labur baina sakon honek, jaiotzen ari den zer edo zer iradokitzen duena, bila ari dena poesia eite bat kontsolamenduzkoa. Elena Olavek bere dudak eta bere sentimenduak errenditu gura lituzke poemetan, azalpen baten aiduru bezala ikusten zaio maiz, eta denborak janda bezala. Denbora baita, aipatu zein ez, liburuaren ardatza: “Asteko neke pisuak bortizki bultzatzen gaituenean/ behera begira larriki joatera,/ denboraren igarotzeak memoria herdoildu behar duela onartzera”.

Metamorfosi guztiak liburu batean. Zeldak aldaketari buruzko tratatua ere bada, borroka baten testigantza, gertatzen ari zaigunari zentzua bilatzeko ahalegina. Idazleak bere irakurketa guztiak, bere iturriak, bere inspirazioak ekarri ditu. Zitaz eta erreferentziaz beterik dago Zeldak.

Dekantazio bat, birfintze bat, horixe falta zaio. Zeldak ez baita erritmoa, edertasuna, mikaztasuna edo nerbioa. Zeldak da hausnarketa, izarrak irakurtzea, erantzunak bilatzea: “Gaueko zeru oskarbian topa daitezkeenak iltzatuak,/ ekaitz osteko barean ostenduak, Ikusi makusi/ jolas nomada honetan orain arte ahantziak izan ditugunak”.

Ez dizkit barruak inarrosi, ez dit ezer berria ekarri, ez nau harritu. Eroan egin nau, hori bai, Elena Olaveren erudizioan barna poesiaren esploratu gabeko zenbait lurralde ezagutzera, hegoetako argizaria urtu zaidan arte.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak