kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Miñan / Amets Arzallus Antia / Susa, 2019

Miñan Nerea Goioaga Uriarte / Begitu, 2020-01-02

“Liburu hau Ibrahima Baldek idatzi dau, ahoz eta Amets Arzallus Antiak idatzi dau, eskuz”. Berbok topauko doguz Miñan izenburutzat daukan liburu honen lehenengo orrian, eta halan da. Irakurleok berba idatziak irakurriko doguz, baina era berean, liburuan kontetan dan istorio gogor, gordin eta latza bizi izan dauanaren ahotsa entzun geinke ia-ia. Hain da hurbilekoa, hain da gardena, hain da bat-batekoa kontetan dan guztia, Ibrahima Balde ginearra aurrez aurre daukagula emoten dauala.

Oso gazte, oso ume zala itxi behar izan eban liburuko protagonisteak amaren etxea, urira joan eta bertan bizimodua irabazteko. Baina hori ez da txarrena izango, izan be orrietan aurrera joan ahala kontakizuna gero eta garratzagoa bihurtzen da. Afrikako zati handi bat zeharkatu behar izan eban mendebaldetik ekialdera, ez Europara etorteko gogoz, egoereak behartuta baino. Danerik bizi (sufridu) behar izan dau bidean; gosea, egarria, beroa, nekea, torturea. Etsipena.

Herria itxi behar izan eban momentutik hasi eta Europara iritsi zan arte gelditu barik kontetan dau bizitakoa Ibrahimak, gelditu barik, gogora jatorkona bota, botaka. Eta bestaldean gagozanok, liburuan bestaldean, itsasoan bestaldean, ezin ba sofan “komodo komodo” jesarrita irakurri liburua, baldin eta bihotzik badaukagu.

Ibrahima Balderen berbak transkribiduten dauz Arzallusek liburu honetan. Topauko dogun hizkuntza oso bizia da, bat-batekoa, horretan iaioa da Amets. Protagonistea fula etniakoa da eta euren hizkuntza pularra da. Liburuan pularrezko berba asko topauko doguz, frantsesez be bat baino gehiago, eta hainbat onomatopeia: pausuen soinua, tiro hotsak… honek guztionek istorio gogor hau hurbilago bihurtuz, eta latzago, ahal bada.

Guretzat itsasoa zabala eta neurri baten ezezaguna da, basamortua oindino ezezagunago, kasik-kasik fikzinoa. Baina txarrena da, hau ez dala fikzinoa, hau errealidadea da, errealidade tristea; izan be, Ibrahimak dinoan moduan, “itsasoaren gainean jesarten zarenean bidekurutze baten erdian zagoz. Edo bizitza edo heriotza”.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak