« Miñan | Txantxa gutxi »
Hondarrak / Ruben Sanchez Bakaikoa / Txalaparta, 2019
Memoria eta gatazka Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-01-04
Euskal narratiban azken urte hauetan mainstream bihurtu diren gaiak gatazkarena eta memoria historikoarena izan dira. Gatazkaren gaia narratibaren ezinbesteko erreferentzia moduan agertu zen, bat-batean, idazleek horri buruzko nobelak idatzi beharra sentituko balute bezala, behin betiko narrazioaren bila. ETAren amaiera baino lehenago bazeuden gai horri buruzko istorioak, baina amaiera hori hurbiltzen zen neurrian eta batez ere su-etenaren ostean, uholdea gertatu zen. Jakina, hau inpresio bat baino ez da, subjektiboa beraz, agian estatistikek beste zerbait islatzen baitute. Memoria historikoarena, ostera, poliki-poliki gertatuz joan zen, giro orokorrari jarraituta. Ruben Sanchez Bakaikoak “Hondarrak” idaztean bi gai nagusi horiek uztartu ditu, gatazkan oinarritutako narrazioa eta memoria historikoarena bata bestean txertatuz. Argumentuan Tupa ezizenez ezagututako ETAkidearen historia eta haren familiarena txandakatzen dira. Tupa atxilotu dute eta kartzelan ia hogeita hamar urtez dagoen bitartean, hango bizitza eta gorabeherak kontatzen dira, sortzen zaizkion dudak-eta alde batera utzi gabe. Alde honetatik, “Hondarrak”en, kartzelan kokatutako argumentu bat kontatzen zaigu. Eta istorio hau garatzen den bitartean, pertsonaia horren familiaren historia ere berreraikitzen da, bi emakumerengan zentratuta: Tuperen amama eta ama. Bigarren ildo honetan, Uxue herria agertzen zaigu ardatz moduan, familia bertakoa izanik, eta gerra inguruko gorabeherak eta gerra ostekoak kontatzen dira, 1960a arte gutxi gorabehera. Amaren aldetiko familia hori Gerra Zibilean irabazleen alderdian egon zen, beraz, ezin dugu esan Tupa ETAn sartzea halako determinismo historiko baten ondorioa denik, haren jatorriak irabazleen artean kokatzen diren aldetik.
Eta horixe da liburu honek duen baloreetako bat: bandoen artean erabateko muga gainditu ezina dagoela planteatzen duen ideiaren kontrara, hemen kontrajarritako alderdiak banatzen dituen lerroa lausoago gertatzen da, eta malgutasun horrek ahalbideratzen du gatazka gainditu ahal izatea, edo behintzat gatazkaz harantzago elkarbizitzarako posibilitatea ere badagoelako aukera planteatzea.
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Barbaro iraun
Louisa Yousfi
Amaia Alvarez Uria
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Aiora Sampedro
Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson
Irati Majuelo
Itzulerak
Miren Agur Meabe
Aiora Sampedro
...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo
Jon Jimenez
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Asier Urkiza
Hitzak palmondo
Silvia Federici
Nagore Fernandez
Altxa, hildakoak
Fred Vargas
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels
Aritz Galarraga
Maitasun kapitala
Karmele Jaio
Mikel Asurmendi
Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro
Paloma Rodriguez-Miñambres
Jausiz
Alain Mendizabal Diaz
Maddi Galdos Areta
Hiriak eta urteak
Xabier Montoia
Irati Majuelo