kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Atzerrian / Nerea Balda / Pamiela, 2019

Atzerrian Hatz Erian / Begitu, 2019-12-17

Oskol zaharra jaregin eta barria gogortu arteko barne komeriak.

Haize-zurrunbilo erdian egotea langoa edo urpeko burbuila artean norakoa galtzea letxe dogu eleberri labur honetako lehenengo martxea sartzeari darion sentipena. Orrialdeak irakurri ahala, firu nahasian begiak musturrak non daukazan topau ezinik ibili naz, harik eta, pitinka-pitinka, lur hartzeako paraxutaren osagarriak protagonistak askatu dituan arte.

Gaur-gaurkotasunezko (lana beste herrialde baten, lagun/adiskideak beste herri bateko kideak, zein baino zein bereziagoak) bizitzaz zipriztinduko kontakizuna dala esan leiteke, euskarri finko bako kontakizuna oraingoaz betea, obsesinoaren jira-biran protagonistak eregi dauan barne munduaren jaurtiketea: erruduntasuna (bera atzerrian dala amaren zaintza eta gero hila ahaztea) zamari bakarra itxita ze aita ez da horretako gauza, horra gizontasuna! hainbeste ahaleginen ostean euki dauan jomuga eskuratuaz batera… hustasuna, heldulekurik eza, norberak eregiko dauan irudikeriari gogor eutsinaren ostekoa: zelango-halango zapuzketea.

Idazkera joriak irudiak kiribilduz linealtasuna goitik behera bihurrituz daroa irakurlea, arestian esan lez, eleberri honetan narrazino klasikoaren (hasierea, korapiloa eta amaierea) lorratz txikiak baino ez, ze bat-bateko murgilaldian hasi da, korapilotik gauza zehatzik ez, eta amaierea emoteko —nozonoz liburu guztietan orrialdeak akabetan jakoz eta— etxera itzulerea.

Atzerria bakartasunaren metafora edo bizitzaren abiatze-biajea?

“Ez han, ez hemen” esan edo pentsatuz amaituko da, Ruperren Isidro kantak ondo islatzen dauan moduan, atarian eguzki lorerik ez dagertenean, zuztarrak aireko bidea hartu eta arbolak hegazkadari ekiten deutsan unetik, lur hartu ezinik.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak