kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Feminismoa % 99ren alde / Askoren artean (Danele Sarriugarte) / Txalaparta, 2019

Marx revisited Amaia Alvarez Uria / Argia, 2019-12-22

2016 eta 2017ko mobilizazio feminista jendetsuen ondorioz (Poloniako abortuaren aldeko greba, Argentinako Ni una menos martxa, M8ko lehen greba feminista) jaio zen manifestu hau. Laugarren olatu feministaren gainean datorkigu eskuartera Cinzia Arruzzak, Nancy Fraserrek eta Tithi Bhattacharyak argitaratu dutena, Danele Sarriugartek Txalapartarako euskaratuta.

Egileen arabera une historiko batean bizi gara eta esku hartzeko garaia heldu da. % 99ren aldeko feminismo bat aldarrikatzen dute, hau da, feminismo antikapitalista, antiarrazista, dekolonial eta antiheterosexista. Izan ere, feminismo liberalarenak egin duela diote, gutxiengo bat askatzeko xedea duelako: “Ez dugu kristalezko sabaia hautsi nahi baldin eta ondoren emakumeen gehiengoari egokituko bazaio hondakinak garbitzea”.

Krisi kapitalistak erreprodukzio soziala emakumeen bizkar utzi eta balioz hustean, emakumeen zapalkuntza eta haien kontrako indarkeria ditugu: “Klase borrokari buruzko gure ikuspuntua zabaldu behar dugu. Munduko langileen gehiengoa migratzaileek, jende arrazializatuak, emakumeek —zis eta trans— eta askotariko gaitasunak dituen jendeak osatzen dute”.

Sistema honek sexualitatea arautu nahi du eta lurra suntsitu. Arrazista eta kolonialista da eta ez du demokraziaren edo bakearen alde egiten. Horregatik mugimendu erradikal guztiei dei egiten diete bat egiteko eta jendartea eraldatuko duen matxinada antikapitalista sortzeko.

Baina autokritika ere egin behar da: feminismotik aldarrikatu den ahizpatasunari intersekzionalitatetik begiratu behar diogu: “Nahiz eta gizarte kapitalistan denok sufritzen dugun opresio misoginoa, opresioak hainbat aurpegi hartzen ditu. Opresioak elkarri loturik daude, eta beti ez dira errazak ikusten; horregatik politikaren bidez ikusarazi behar dira, hots, elkartasuna eraikitzeko ahalegin kontzienteak eginez”.

Mugimendu feminista beti dabil dena berrikusten, eta manifestu hau da, azaro hasierako jardunaldi feministekin batera, horren erakusgarri. Gogoeta, pentsamendua eta diskurtsoa garrantzitsuak direnez praktika, ekintza eta eraldaketa gauzatzeko hau irakurtzera animatzen zaituztegu.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak