« Villasante, esaterako | Harremanen gatazka »
Munstro abertzalea / Ignazio Aiestaran / Elkar, 2003
Euskaldun izateaz Javier Rojo / El Correo, 2003-05-14
“Munstro abertzalea” Ignazio Aiestaranek idatzitako poema liburuaren izenburua da. Eta izenburutik iradokitzen den bezala, izaerari eta identitateari buruzko hausnarketarako abiapuntua eskaini nahi duela ematen du. Izan ere, subjektu poetikoa definitzen duen ezaugarria euskalduna izatearena da. Baina poeta deitzen den subjektu poetiko hori euskaldun izateaz gain, euskaldun sentitzen da eta, areago, euskaldun dela sentitu nahi du. Izaeraren konstatazio hutsa baino ez da euskaldun izatea. Nahiaren eta jarrera aktiboaren ondorioa da euskaldun sentitu nahi hori. Gustatu ala ez, ulertu ala ez, munduan nazio identitatea gizakien izaera zehazten duen funtsezko gaitzat hartzen du poetak, ezinbestez hala gertatuko balitzaio bezala. Giza izaeraren zama, alegia. Gauzak honela, identitate hura onartu eta, identitate hura oinarria delarik, munduan izan nahi du. Hau da, euskaldun izatea munduan egoteko forma bat baino ez da. Hausnarketa, ordea, abiapuntua da, dudatan dagoena, zeren planteatzen dena, erantzun moduan barik, galdera moduan azaltzen baita, askotan hitz jokoetan-eta oinarritzen den poesia narratiboaren bidez. Liburuak, epilogo moduan, Joxe Azurmendiren testu luze bat dauka, erretorikaren erabilera trebearen adibide.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez