kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Disoluzio agiriak / Jose Luis Otamendi / Susa, 2019

Disoluzio agiriak Igor Estankona / Begitu, 2019-03-01

Dana fin, dana delikadu idazten dau Jose Luis Otamendik. Dino: “20. mendea zen/ gaur nahi beste ireki ditu ortziak uhateak/ eta sare artean jendea arrantzatu dute itsasoan”, eta badoa poema gora eta gora, edo behera eta behera, segun eta zelan begiratzen deutsazun, eta XX. mendea barik 20. mendea idazten dauan nonor, zelan kalifikau, zelan definidu “uhateak” berbea darabilen poeta hori, Azpeitia 1959?

Jose Luis Otamendi gure gelan sartu zan tximeleta eria bera da: hegakadak suabeak ditu, baina munduaren beste ertzean urakan haizea da. Poemak islatze bat sortzean dabe inkontzientean, irabazi egiten dabe irakurlea euren arnasa luze-luzeagaz. Emoten dau res publikoaz dabilela bizimoduaz dabil, esango zeunke bizitzaren gainean dabilela eta munduaren patuaz dabil, esango zeunke ekonomiaz egiten deuskula berba eta gutaz dabil berbaz, esaten deusku literalki aitu ezin daitekezan moduak erabiliz: “diren zentral guztiek dauzkate zeinek bere historia/ bere istripuak bere ahuldadeak eta argi aldiak/ latentzia fase luzeak ere izaten dira/ urteak eta urteak sentimendu edo ekintza bat umotzen”. Euskal Herrian idatzitako ahapaldiok noranahikoak liratekez ez balira sano gureak, makrokosmos bat osatzeko gai da-eta azpeitiarra hankak herrian jarrita. Lirismoa eta errealismoa biak bat diran poemakaz betidanik harritu bagaitu, oingoan be Otok mobidu deuskuz barruak. Sinboloa darabil gauzak definiduteko, gauzak dira sinbolo onena askotan: “behin bederen pertsona orok/ behar luke itsutu adiskideen ekiaz”.

Disoluzio agiriak dira historiaren urak eroan eta ibar barrietara dekantetan diran lupetzak, hautsak eta polena. Dana ez zan eder izan, dana ez zan justua izan: “miseria askotan badut nire partea/ eta baritonoaren gangarrez abesten diot bakeari”. Garai barriak joandakoakaz zelan txirikordatzen diran eta gero mataza hori askatzea zenbat kostetan dan kontetan da hemen. Ez da gai erraza, errazera joten dan arren askotan komunikabideetan, parlamentuetan eta baita literaturan be.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak