kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Hondar aleak / Rafa Ugalde / Erein, 2018

Hondar aleak Maite Artabe Urkiri / Begitu, 2019-01-16

Gertatuten da poesiagaz batzuetan geure burua erreflejau egiten deuskula espiluan bezala. Geuk barruntautakoa berbetan aurkezten deuskula eta geure burua ulertuten eta ordenetan lagundu. Bakarrak ez garala minetan eta noraezetan ulertu arazoten deuskula, antzekoak doguzala barren-barrenean. Enpatia horretan leundu, zabaldu egiten da geure barrena. Eta plazer handia emoten dau poesia horrek.

Rafa Ugalderen liburuagaz gertatu jat hori.

Izan leike leku, kultura eta denpora berekoak izanda, bizitzagaz-ko ikuspegi eta lotura antzekoak garatu izana, bai. Baina izan leike baita be hain intimoa izatean liburu honetako poesia, unibersal bihurtzea bere horretan, poesiak daukan erronketako bat bete-betean aurrera eroaten asmatuz; intimoena baita unibersalena eta horretan, alde biak lotuten, ondo asmatu dau Rafa Ugaldek.

Emoten dau, barrez, ahots bat baino gehiago dakarzkula liburuak; une animiko desbardinak persona desbardin egiten gaituezan heinean, izakera poliedrikoa kanporatzen dau. Horrek arintasuna eta mobimentua emoten deutso bere bizitzako sasoi bateko biografia animikoa izan daitekean honeri.

Poesia metafisikotzat joko neuke arrazionaltasunez kontetan ditu-eta gizakiaren paradoxak, beti be egunerokoan oinarriturik eta metafora barri bezain ulergarriak erabiliz.

Epaimahaiak Blas de Otero saria emon eutsan 2017an. Ez naz ni kritika literarioa egiteko kapaza, ez dakit hain onak diran ala ez, baina bai esan neike oso gustuko izan dodazala eta ontasuna gorabehera seguru nago autentikoak dirala eta horrek balio erantsia emoten deutse.

Bat irakurrita hurrengoa be irakurteko gogoa emoten deutsu gehiago ezetu gura dozu-eta berea aitortuten dabilen personajea. Era berean jakin gura dozu ea hurrengoan adierazoten dauana be ezagun egiten jatzun, ea irakurritakoa zeuk be sinatuko zeunkean eta ia eskerrak emoteko gogoa sortuten jatzun barriro be berbetan ordenatua jartzearren zeure buruko nozonozko korapiloa. Emozinoa, pentsamentua eta inguruko naturagazko loturea modu apartan nahasten ditu-eta Rafa Ugaldek liburu honetako poesietan.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak