« Zer gara ni? Ezkurra! | Hilketa ikertzen »
Eulien bazka / Hasier Etxeberria / Susa, 2003
Hilketa ikertzen Javier Rojo / El Correo, 2003-05-07
Hasier Etxeberria euskal literaturaren pertsonaia mediatikoa da, hedabideetan burutzen baitu bere lana, kulturaren alorreko kazetaritzan gehienbat. Literaturaren barne hariak, bestaldetik, oso ondo ezagutzen ditu, sormenean aritzen denean ikus daitekeen bezala. Honetan, nobela bat plazaratu du, “Eulien bazka” izenburua duena. Nobela beltzaren generoan aurketzen du bere oinarria (hilketa bat argitzea da istorioaren abiapuntua), baina genero hau kanpoko jantzia baino ez da.
Azken urteotan idazle askoren lanetan planteatzen zaigu behin eta berriro zer den errealitate deitzen den hori; zer desberdintasun dagoen errealitatearen eta errealitatea kontatzearen artean; ea kontatzea errealitatearen mende dagoen ala, alderantziz, kontatzeak berak sortzen duen errealitatea. Halakoak gogora ekartzen ditu Etxeberriaren nobela honek. Eta nobela beltzaren topikoen barruan dagoen aldetik, esan behar da intriga nahiko ondo harilkatuta agertzen dela. Honelako oinarriekin, nobelan agertzen diren osagai gehienak ezagunegiak izatea, bestaldetik, ez da harrigarria, horren ondorioa baino ez baita: forentseei laguntzen dien entomologoa, sexu desio bitxiak betetzeko sortutako kluba, desengainuan bizi den ikertzailea… Dena kasualitateen sare baten barruan bildua.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez