kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Maitasun keinu bat besterik ez / Hasier Arraiz / Erein, 2019

Porrotez Ibai Atutxa Ordeñana / Argia, 2019-10-06

Onartuko dut: alaitasun indize nazionala jaitsi egin dut Utriusque argitaletxeak haren jardunari utzi zionetik. Falta nabaritu dut kritika literarioa sail propioarekin argitaratzen zuen etxearena. Imajinatuko duzu beraz, Maitasun keinu bat besterik ez dendako apalategietan ikusteak eragindako poza. Erein-ek argitaratu du Hasier Arraizen testua eta aitortzekoak dira bataren apustua eta bestearen lana. Kritika literarioa desesperazioz irakurtzen dugunok oraindik gabiltza liburua ospatzen.

Bozkario eta jolgorio artean badago elkarrizketarako tartea. Gramscik zioen originaltasuna aurretik esandakoekin elkarrizketan eta esandako horien berrantolaketan sortzen zela. Hain justu, horrelako gutxi ikusi dut Maitasun-en, hau da, elkarrizketa bota dut faltan.

Aztergai dituen literatura idazleez gain, hirurehun orritako analisiak, lau autore euskaldun aipatzen ditu. Hiru orri eta berrogeita hamar erreferentzia inguruko bibliografian gutxi iruditu zait. Euskaraz ez jakiteagatik euskal gaiez erdaratan argitaratzen dutenen artean arrunta da hori. Agerian uzten du gure debateetara iristea zail zaiela. Maitasun-ek bestalde, euskarazko sortzaileekin elkarrizketa ekidin duela dirudi.

Adibide bi. Euskarazko kritikariez liburuak dio, “gurea bezalako literatura sistema txiki batean […] baten bat egongo ze[n] Kirmen Uriberen porrotaren zain”. Herri mugimenduez: “Gizarte arazo zehatz baten aurrean sortzen dira, arazo hori konpon dadin jarduten dute eta arazoa konpontzean desagertzen dira”.

Uste dut bi kasuetan elkarrizketa ekidin egin dela. Kritika negatiboen faltaz eta beharraz hitz egiten ari garen garaiotan, ez zait iruditzen kritikaria horrela erretratatzeak laguntzen duenik. Herri mugimenduei dagokienez mugimenduen arteko elkarrizketez eta aliantzez irakurri dugu Argian bertan. Iruditu zait liburuak bi eztabaida zabal horiekin topo egin bai, baina ez duela asmatu kritikarien edo mugimenduen ahotsa ekartzen.

Guztiagatik, pentsamendu kritikoaren eztabaidak jarraitu nahi badituzu hankamotz geldi dakizuke Maitasun. Arraizen barne-mundua, filiak eta fobiak, literarioak eta politikoak ezagutzeko, hauxe da zure liburua.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak