kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Lagun izoztua / Joseba Sarrionandia / Elkar, 2001

Irakurtzen lehenetakoa Aritz Galarraga / Argia, 2019-07-21

Han-hemenka irakurri izan diot Bernardo Atxagari Joseba Sarrionandia poeta ona iruditzen zaiola, handia; inon gero jarraian irakurtzeko halaber poemak idaztea erraza dela. Baina poeta ona izatea oso zaila, “eta bera bada”. Sarrionandia. Azkenaldian saiakeragintzan ari da batez ere, emaitza nabarmenekin ari ere, Euskadi Sari polemiko bat tarteko. Nobela bat daukat, ordea, neronek behintzat, haren kutunen arteko.

Nobela bat, ia bakarra, ipuin luze gisa hartzen baitu askok narrazio laburra, Kolosala izango da izenekoa. Dena delakoarekin, Lagun izoztua bada. Beñat Sarasolak joan den hamarkadako albiste literario sonatuenetakotzat dauka. Eider Rodriguezek tesi oso bat eskaini zion —zehatzago, itsasoak Sarrionandiaren lanetan duen presentziari, Lagun izoztua hori bai aztergai nagusi—. Ezin uka liburuak baduela txungurra. Pertsonaiak: Goio, Maribel, Andoni. Lekuak: Antartika, Erdi-Hego Amerika, Kalaportu. Denborak: geroa, oraina, iragan garaia. Denbora kronologikoa desakreditatzen duela esango dizu Markos Zapianek, eta mugimendu dialektikoa. Denbora eta espazioaren inguruko gogoetak aupatuko ditu Iratxe Gutierrezek. Etxetik —dena delakoa dela etxearen kontzeptu hori— urrun denbora daraman honek, ordea, beste kontu bat nabarmendu nahiko luke: Sarrionandia, hain zuzen, erbesteratuaren paradigma, erbesteaz idazten irakurtzea. Hala hasten da liburua: “Ulisesen madarikazioa dun. Hemen bizi gaitun eta hara itzultzea dinagu beti gogoan, baina zenbat eta geroago orduan eta zailagoa dun”. Baikorrago bukatzeko: “Eta zure mentura Ulisesena baino ederragoa izango da, edonora joanda ere, egundo egon ez zaren lekura itzuliko zarelako”. Eta tartean hamaika kontu, irakurleok, denok erbesteratu, nahiz gure jaioterrian —baina bizitza arrotz honengandik—, jakingarri aurkituko ditugunak.

Joseba Sarrionandiaren obra gutxi-asko erdaratzen ari den garaiotan (gaztelaniara, luze gabe, baina baita katalanera ere), ez da ulertzen nola nobela hau ez dagoen itzulita oraindik, idazlearen obrara sartzeko ezin egokiagoa izanik, ondo jasotzen baititu haren bideak, haren gaiak, haren kezkak. Eta poeta ona izateaz gainera eleberrigile nabarmena baita. Itzulpen zerrenda horretan hurrena beharko luke honek, eta, originalen artean, irakurtzen lehenetakoa.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak