kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Lerro etena (2004-2018) / Angel Erro / Elkar, 2019

Apunte borobilak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2019-08-24

Idazle askok eguneroko moduan apunteak hartzeko joera dute, non eguneko gertakariak, pentsamenduak-eta jasota geratzen diren. Beti iruditu zait horrelako dietarioek norberaren kontsumorako izaten dutela zentzua, hau da, beste lan baterako zirriborroak baino ez direla izan behar, edota inori axola ez zaizkion kontu pertsonalak. Salbuespenak salbuespen. Idazleok horrelako apunteak argitaratzeko erabakia hartzen dutenean, beraz, beren egoa haizatzeko modua ematen du. Salbuespenak daude, ordea. Eta Angel Erroren eskutik datorkigun “Lerro etena (2004-2018)” izenburuko idazlana salbuespen horietako bat da. Hein handian dietarioen itxura gordetzen da liburu honetan, data zehatzei loturiko atal txikiz osatuta dagoen aldetik. Atalen hurrenkeran, dena dela, data bigarren mailan uzten da, gaiek markatzen baitute testu desberdinen arteko lotura, kate modukoa sortuz. Idazlana osatzen duten atal hauetan kontu pertsonalak agertzen dira, eta baita ere literaturari edota arteari buruzkoak, bizipenak, bidaietan ikusi eta pentsatutakoak, eta guztietan idazleak behatzaile fin eta zorrotza dela erakusten du. Errealitateak begietaratzen dituen gauzen aurrean dagoelarik, geruzaz geruza errealitate hori biluzteko ahalmena erakusten du, gertakarien benetako izaera azaldu arte. Jarduera honen ondorioz, poeta onek egiten duten bezala, itxuraz sinpleak diren gertakariak transzenditzen daki unibertsaltasunaren aztarnak nabarmenduz. Angel Erroren testuek idazlearen kultura zabala ere erakusten dute eta, honela ikusita, irakurleak agian ezagutzen ez dituen lanetara hurbiltzeko gonbidapentzat ere har litzake. Eta ironia da haren lanabes nagusia. Irakurlea zirikatzea gustuko duela nabarmena da liburu honetan, baina haren idazkietan ironia ez da sarkasmoa izatera heltzen, ez da burla bilakatzen, ironia batez ere gure inguruan agertzen diren paradoxak azpimarratzeko bidea da-eta. Izan ere, ironiarekin batera beste ezaugarri bat ageri da Erroren testuetan: sentimentalkeria baztertzen duen xamurtasuna eta begirada ulerkorra. Hemengo atal asko arazorik gabe poema edo mikroipuintzat har litezke. Eta xumeak badirudite ere, testuok borobilak dira.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak