kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Idazleen gorputzak / Eider Rodriguez / Susa, 2019

Emakumea eta egiletasuna Javier Rojo / El Diario Vasco, 2019-08-10

“Lisipe” bildumaren barruan Eider Rodriguezek “Idazleen gorputzak” izenburuko saiakera eman du argitara. Bilduma horretan agertzen diren beste idazlanetan bezala, Rodriguezen liburu honetan feminismoa eta literatura uztartzen dira, kasu honetan egiletasunaren ideian arreta jarrita. Izan ere, idazlan honen azpitituluak honelaxe dio: “Egiletasuna ezbaian literaturaren joko zelaian”. Saiakera burutzeko, Rodriguezek bost euskal idazleri egin die elkarrizketa; hauexek, zehazki: Arantxa Urretabizkaia, Laura Mintegi, Miren Agur Meabe, Karmele Jaio eta Uxue Alberdi. Idazle hauei literatur langintzan garai eta testuinguru desberdinetan hastea suertatu zaielarik, horrek eragina izan du beraiek hartu dituzten ibilbide eta erabakietan, pertsonal zein profesionaletan. Idazle horiei egindako elkarrizketan hainbat gai aipatzen dira, baina garrantzitsuena, azken finean besteak bere azpian hartzen baititu, emakumeak diren aldetik honek haien literatur ibilbidean zer eragina izan duen izan da. Hasieran, emakume idazlea izatea salbuespen gisa ikusten zen, orduko normaltasunetik aldentzen zen bitxikeria, nolabait esateko. Halaxe gertatzen zen zerrenda horretan agertzen den lehenengo idazlearekin, Urretabizkaia garaiko idazleen artean ia emakumezko bakarra baitzen. Denborarekin normaltasuna deitzen den hori aldatuz joan da eta dagoeneko emakumea idazlea izatea salbuespena ez bada ere, oraindik ere ematen du emakumezko idazleak ez daudela gure literatur sistemaren erdigunean. Agian inertzian ikusi beharko genuke horren kausa. Erdiguneko gai honek beste batzuk ekartzen ditu jarraian. Amatasuna, adibidez: zer nolako eragina izan duen amatasunak literatur lanbidean eta nola kudeatu duten ama izatea idazten dutelarik. Gorputzari eta itxurari ere ematen zaie garrantzia, emakumearen izateaz gain emakumearen irudiaz ere mintzo baita, eta azken honen eraginaz. Elkarrizketetan oinarritutako lana da, baina testuak, salbuespenak salbuespen, ez dira elkarrizketa itxuran eskaintzen, idazleen hitzak egilearen diskurtsoan integratzen baitira, eta integratzeaz gain interpretatu ere, gaiaren inguruan saiakera liburu interesgarria eskainiz.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak