« Irakurtzen lehenetakoa | Amek ez dute »
Urtaroak eta zeinuak / Jon Gerediaga / Pamiela, 2019
Klorofilazko sugarra Igor Estankona / Argia, 2019-07-28
Atzo izan zela ematen du Jon Gerediagaren Argia, lurra, zuhaitza, zerua (Pamiela, 2015) bukatu genuela. Arrasto hain sakona utzi zigun liburu hari jarraiki, baina beste norabide bat hartuz, hara non datorren berriro bilbotarra pobrezia alai batekin, hizkuntzaren ekonomiaren bidez naturaren guritasuna opatuz: “Asun-talde batek/ lur berri bat irabaziko du ametsarentzat eta euriarentzat”.
Edertasunaren ekologia ez baita kanonen edertasuna. Haraindikoa da. Askatasunarekin du zerikusia, minarekin eta irautearekin, den guztia entzutearekin. Horregatik liburu hau errepikakorra da okilaren kantua bezala, beti bat kirikiño latzaren bidea lez: “Eta irabazten duenean bide bazterra,/ behin eta berriz, asunaren loreak”.
Esan dezake norbaitek hara zer errutina. Eta harrigarriena da insistentzia horretan egiten duela aurrera diskurtso poetikoak, eta iraileko zeruen antzera direla poema guztiak beti bat baina beti desberdin: “Ikusiko ditut berriz,/ behin eta berriz berdatuko dira”. Belarraren gorazarrea, frutarboletako loreena, sagarrarena, Urtaroak eta zeinuak ez da ari konkistatu beharreko inguru latz batez, ezpada gure espirituaz. Egin ditu idazleak batzuetan konparazioak naturaren eta bere emozioen artean, baina izadia hemen ez da pertsonifikatua, ez da erromantikoek asmatua, ez da eszenatokia, ez da locus amoenus. Halaber, ez da inkontzientean konkistarekin lotu dugun gailur altuko natura zabalaz ari —Gary Snyder, Juanra Madariaga—, Euskal Herriko inguru suntsitu honetan harriaren gainean oharkabean hazten den goroldioaz baino, edo pinudien familia historiaz, edo adar urdinen artetik erdi-ikusten den izar gozoaz.
Aurrera eta aurrera doaz poemak eta egoera berrietara jarririk dute irauten. Jon Gerediagak badaki itxaroten, sustrai meheak luzatzen ditu irakurlearen zerebroan. Ekin eta ekin ideia berari —iraun, moldatu—, eta hala ere hau ez da liburu monotonoa. Hau da liburu derrigorrezko bat azken urteotako uztan, itxuraz ezer esan barik dena esateko gaitasuna duen idazle bakan horietako batek poesiaren zelaietan bildua.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez