kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Deklaratzekorik ez / Beñat Sarasola / Susa, 2019

Iragana berpiztean Javier Rojo / El Diario Vasco, 2019-07-20

Poesiaren alorrean liburu pare bat argitaratu ondoren, Beñat Sarasolak nobelagintzari ekin dio, “Deklaratzekorik ez” izenburua duen idazlan honekin. Pertsonaia baten inguruan eraikitako eleberria da hau, gure historia hurbilean kokatua. Protagonista ezker abertzaleko militante ohia dugu, behinola nahiko inplikatuta egon zena, konbikzioagatik baino gehiago adiskideen eraginagatik. Eleberrian kontatzen den hari nagusiaren garaia baino hamabost bat urte lehenago, abertzale ezkerreko tipikoa ematen zuen, manifestazioetan-eta parte aktiboa hartzen zuena. ETAn bertan integratuta egon gabe, horren mugan agertzen zaigu iraganean. Gazte garaiko kontu horiek alde batera utzita, nobelaren argumentuaren hari nagusia kokatzen den momentuan, ETAk behin betiko arma-uztea deklaratu baino pixkabat lehenago, zeharo aldatuta agertzen zaigu protagonista. Bikotekidea du, baina beren arteko harremana ez doa oso ondo; lanean aritzen da, bibliotekari moduan, eta lanbidea finkoa bada ere (edo agian horrek ekartzen duen aldaketa-aukera txikiagatik), ez du asebetetzen. Eta garrantzitsuena: behin eta berriro dena kritikatzen du bere pentsamenduan, munduarekin erresuminduta egongo balitz bezala, desengainuak eta etsipenak bizitzaren aurreko jarrera zinikoa eramatera bultzatuta.

Hirugarren pertsonan hitz egiten duen narratzaileak pertsonaiaren jarrera aprobetxatzen du hainbat digresiotan euskal munduaz, kulturaz, bizitzaz orokorrean, ikuspegi guztiz ezkor hori adierazteko. Edonola ere, protagonistak bere iragana atzean utzi nahi du, bere bizitza azken finean lerro batek erdibituta agertzen baitzaigu, baina iragan horretatik guztiz askatzea ezinezkoa zaio eta aspaldian ahaztuta eduki nahi zituen kontuak berriro berpizten zaizkio, itotzen duen kulpa sentimenduaz nahasita.

Esan behar da Beñat Sarasolak oso ondo ezagutzen duela nola funtzionatzen duen euskal literaturak. Eta hori nabarmena da nobela honetan. Euskal munduaz aritzean, ohiturazko literatura gogora ekartzen duen jarrera erakusten du, hori bai, osagai tradizionalak gaurkotuta, eta euskal gizartean nagusitzen ari den ahanztura ia eskizofrenikoa begi aurrean jartzen dio irakurleari.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak