kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Kamisoi zuri zetazkoa / Alaine Agirre / Erein, 2018

Kamisoi zuri zetazkoa Alaitz Andreu / Aizu!, 2019-06

Eserialdi batean irakurtzeko ipuina ekarri digu Alaine Agirre idazle bermeotarrak oraingoan; eserialdi larri eta estuan irakurtzeko ipuina, Sara Moranteren marrazkiekin osatua. Protagonistak 11 urte zituen gurasoek ingelesa ikasteko udaleku batera Euskal Herritik kanpora bidali zuten uda hartan, konpresak lehen aldiz erabili zituen uda lehor eta bero hartan. Emakumetu egin zela esaten zioten, baina berak ez zekien zer esan nahi zioten horrekin: gero ulertuko zuen, gizon handi (handiegi) haren eskuak gainean sentitu eta denbora batera, seguru asko. Lehenengo pertsonan dago kontatuta istorioa, atzera begiratu eta bizitzako lehenengotariko zaplaztekoari heltzen dion begiradaz josita. Klorofilazko txikleak, bakardadea, inozentzia, lotsa eta isiltasuna dira nagusi orriotan, bai eta pentsatzen denaren eta esaten denaren arteko kontraesana ere: gustagarria izateko zanpatzen diren hitzen hilobia da, eta hilobi horren gainean dantzatzen den gizon une hartan boteretsuaren zirkua. Lehen begiratuan, haurrentzako ipuina dela irudi dezake, liburu mehea baita, letra handiaz eta marrazkiduna. Barrukoari heltzen diozunean, ordea, azal eta maketazio inuzente horretan kabitu beharko ez litzatekeen oroitzapen latz (latzegi) batekin egingo duzu topo. Zoragarria, hainbat gauza ulertzeko eta esaten denaz harago entzuten ikasteko.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak