kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Ur biren artean / Patxi Iturregi / Elkar, 2019

Alderraiak Javier Rojo / El Correo, 2019-05-25

Begi-bistakoa da literaturan aritzen denean Patxi Iturregik berebiziko etekina ateratzen jakin duela itsas munduaz duen ezagutzari, narrazioetan mundu hori era naturalean, behartu gabe eta berezkotasun osoz islatuta geratzen da-eta. Halako mundua erdigunean topatzen dugu “Ur biren artean” deitzen den narrazio liburu honetan ere. Irakurleak kontuan hartu behar du hemen agertzen diren pertsonaiak, marinelak edo itsas munduarekin erlazionatuta daudenak, ez direla abentura narrazio klasikoetan azaltzen ziren heroi handiak bezalakoak. Hemengoak gehienetan merkantzia ontzietan ari diren marinel arruntak dira, nahi gabe ere abenturari aurre egin behar diotenak, abentura hori batez ere egoera latzean bizirik jarraitzearekin loturik egoten delarik. Mundu hori oso ondo ezagutzen du idazleak, eta hala islatzen da ematen dituen detaileetan.

Bestalde, liburu honetako narrazio gehienak historia momentu zehatzean kokatzen dira, Lehenengo Mundu Gerran hain zuzen ere. Pertsonaiek ez dute zuzenean parte hartzen gerran, herrialde neutralekoak dira-eta, baina ezinbestez gerraren eraginpean daude, edozein momentutan alde bateko edo besteko gerra ontzi bat edo itsaspeko bat ager baitaiteke eta beraien ontzia hondoratu. Alde horretatik begiratuta, kontrolatzerik ez duten patuaren menpe mugitzen dira pertsonaiok, eta egoera horretan bizirautea nahikoa zaie askotan. Eta existentziaren metaforatzat har daitekeen patu honekin batera, erreprimitzen saiatzen den grinaren presentzia ere nabarmena da. Bizitzak irakatsi die hobe dela sentimenduak estaltzea eta ezkutatzea, baina gogortasunaren geruzaren azpian hor daude, pilpilka, edozein momentutan lehertzeko gertu. Bestalde, batez ere itsasoan denbora luzea daramatenean lehorrarekiko lotura desegiten doa, eta errorik gabe geratzen dira, inongoak izango ez balira bezala, bai geografian bai bizitzan alderraiak alegiak.

Idazleak errealismoz jokatu nahi izan du momenturo, eta horretarako xehetasunetan jartzen du arreta. Oreka gaitzean daude narrazioak, xehetasun horietan beti baitago tipismora lerratzeko arriskua, baina idazlan interesgarri honen bidez Iturregik erakutsi du arrisku hori gaindi dezakeela.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak