kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Bihotzean daramagun mundua / Maite Darceles / Alberdania, 2018

Bihotzean daramagun mundua Usoa Alberdi / Aizu!, 2019-05

Bazara gai imajinatzeko nolakoa izango den gure jendartea hemendik urte batzuetara, ez ehun urtera edo, baizik eta hamarkada pare batera? Eta irudika dezakezu nola begiratuko diogun orduan, bizirik egonez gero, jakina, oraingo honi? Nola egingo diguten so, nola aztertuko gaituzten, edota epaitu, etorkizuneko gazteek, hauxe ezagutu ez dutenek? Gu baino hobeto egongo al dira?

Agian, sekula ez zara jarri horretan pentsatzen, zertarako. Beharbada, irudimentsu halakoak, denetariko aurrerapenak nahiz hondamendiak marraztu dituzu zure buruan… Bada, esan daiteke Maite Darceles bigarren multzo horretakoa dela, imajinazioa askatzen dutenetakoa; baina esan daiteke, halaber, eta honexek eragiten du ezinegona liburua irakurtzean, irudikeriatan hasita zorrotz-zorrotza dela, transmititzen duela, nola esan… “mundua horixe izango da” ziurtasuna.

Lorea gazteak Helene heldua ezagutuko du, gazte “beste garai batean” izandakoa, eta bizitza aldatuko dio bigarrenak lehenengoari; horrek, eta jakin-minak. Mina eragingo dio, hain zuzen, bizi duen munduaren nolakotasunaz jabetzeak, eta mina, era berean, izan zenaren (alegia, geure honen) bestelakotasunak, bai eta haren ia arrastorik ezak ere.

Zer hautatuko zenuke zuk: jakin-mina eta hura asetzeak ekar dezakeen mina ito, ala jakin-minari eta hura asetzeak dakarren baretasun agian mingarriari bide eman? Zer daramazu zuk bihotzean?

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak