kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Fakirraren ahotsa / Harkaitz Cano / Susa, 2018

Fakirraren ahotsa Raf Atxuri / guaixe.eus, 2019-05-03

2018ko Durangoko Azokaren ondoriozko etxerako lan horietako bat nuen Harkaitz Canoren azkena erosi eta irakurtzea. Canoren lan orok badute kalitatearen eta bikaintasunaren bermea, eta ez dira beti irakurtzeko erraz-errazak, baina euren zaporeek gure baitan irauten dute freskarri eta sakon.

Idazle honen ibilbidea luze-luzea da. Kea behelainopean bezala poemategi urrun hartatik, zeinetik Flores ahizpek Finean loreak kanta ederra ondu zuten, sorkari ugari utzi dizkigu, narraziogintzan batik-bat.

Aurreko eleberri kolosalean, Twist izenekoan, Lasa eta Zabalaren auziari heldu zion, bipil, gordin eta aringarririk gabe, liburu sendo eta mamitsua osatu zuelarik.

Oraingoan ere memoriaren lanbideari lotu zaio, bipil eta gordin, berriz ere, Imanol Larzabal abeslariaren bizitzako hainbat atal fikziogai bilakatuz.

Imanol abeslari hutsa baino askoz gehiago izan zen, ETAko militante izatetik, Baltasar Garzónen laguna izan eta euskal abertzaletasun oro salatzerainoko bidea egin zuen. Kantari sentibera eta ahots ederrekoa izaki garapen izugarria eduki zuen bere emari artistikoan eta euskal kantagintzaren zutabe indartsu horietako bat izan zen.

Militantzian harekin hasi ziren horietako batzuek gogorki eta anker baztertu eta iraindu zuten Yoyesen omenaldiaz geroztik, eta herritar batzuen jokabide honetan Imanolek euskal gizarte osoaren arbuioa sentitu zuen. Deserri “antiglamouroso”ra jo eta Torreviejan hil zen.

Material trinko honexekin Canok abenturari ekin eta ertz askotako eleberria osatu du, tarteka konplexu samarra, baina zinez ederra. “Kontakizun” delakoaren puzzlean pieza esanguratsua harilkatu du Canok, “Patria” bezainbeste zabalduko ez dena, baina haren xumean eta erraldoitasunean ezinbestekoa.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak