kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Ia hemen / Juanjo Olasagarre / Pamiela, 2018

Poz dekretatua Jose Luis Padron / Bilbao, 2019-05

Ia hemen poesia liburu saritua 2018an kaleratu zuen Juanjo Olasagarrek (Arbizu, Nafarroa, 1963). Gipuzkoako Foru Aldundiak antolaturiko “Xabier Lete poesia saria” irabazi zuen 2017an, eta Pamiela argitaletxeak kaleratu zuen iaz. Aurten, Literatur Kritikarien Espainiako Elkarteak saritu berri du, Juanjo Olasagarren lana, bere generoan, iazko euskarazko libururik onena dela ebatzita.

Inoiz ez da garai txarra poesia irakurtzeko. Askok behar izaten dugu, irakurketaren bidez bizitzari zentzu bat emateko. Poemen bidez saiatzen da Juango Olasagarre egunari zentzua ematen ere. Egunero bere bizitzari zentzua eman beharra sentitzen du, gertatzen zaion anabasatik gertaerak ordenatu behar ditu, eta poemek balio diote horretarako.

Gaupasak (Susa, 1991) eta Bizi puskak (Susa, 1996) izan ziren Olasagarreren aurreko poema liburuak, eta aurrekoaren jarraipena da 2000. urtean argitara eman zuen Puskak biziz (2000), Joseba Jaka II. Literatur Beka irabazi zuen lana. Hemeretzi urte joan dira, beraz, azkeneko bilduma argitaratu zuenetik, baina bizi puskak bizitzeko ahalegina egiten jarraitu du, poemak idazten ere bai, eta Ia hemen-en bildutako poemetan azken bi hamarkadetan bizitakoari, bizitzeko ofizio horretan ikasitakoari errepasoa egin dio. Olasagarrerentzat izatea edo nortasuna beti da ironikoa, gizakiok, neurri batean, geure buruak irakurtzen ditugulako, interpretatu, eraiki, geure buruei esplikazio bat, azalpen bat eman behar diogulako.

Aurreko poema liburuetako “ni”-ra, ni poetikora itzuli da berriz ere Ia hemen liburua idazteko, eta ni poetiko horrek bere buruari agintzen dio pozik egon, ondo bizi edo bizi ona eraman behar duela, baina hori ere lana da, ez da berez naturalki datorkigun zerbait. Poz dekretatua da den poz bakarra, esaten du Juanjo Olasagarreren ni poetikoak.

Olasagarreri gero eta gehiago gustatzen zaizkio kantu egiten diren poemak, liburu honetako lirikan aurkituko dute inspirazio-iturri kantariek. Dena dela, Olasagarre konformatuko litzateke, irakurleak poema pare bat irakurri, eta bizitzaren beste zirrikitu bat erakutsiko baliote, patetismorik gabe, bestearekin topo egin eta gozatzeko aukerarekin. Pozik gaude sariarekin; liburuarekin, bai noski.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak