kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Hausturak / Jokin Muñoz / Alberdania, 1995

Hausturak Txema Arinas / uberan.eus, 2019-04-15

Bost liburu izugarri onak idatzi ditu eta nire uste apal zein guztiz subjetiboan euskarazko idazlerik onenetariko bat omen dugu Jokin Muñoz. Subjetiboa bai, badakit nik Saizarbitoria apartekoa dela, Linazasoro izugarri estimatzen dut, Urretabizkaia ezinbesteko ahotsa zait eta Atxaga dugu ikur, noski; baina, subjetiboa naizen aldetik Muñozena bai dela taiuzko obra bat, bada idatzizko ahots peto-peto bat, edo beharbada bazuena, aspalditik Muñozen berririk ez baitago. Zer dela eta? Auskalo! Areago, 2004ko Euskadi Saria Bizia lo ipuin sorta benetan zoragarriarengatik edota 2008ko Premio Nacional de la Crítica Antzararen bidean nobela mardul eta txit mamitsuarengatik jasoak ere, nik uste dut Muñoz ez dela euskalgintzako intelligentsiak behar bezainbeste goraipatua edo gutxienez estimatua izan gure artean, eta beldur naiz heteredoxoegia izateagatik izan den. Agian euskal letrena oso esparru txikia eta pribatua delako, hots, gure Jokin nolabaiteko euskal kanon batekin bat ez datorrelako, hau da Bernardo eta Kirmenen kanon hain estimatu, hedatu eta batez ere hedabideek etengabe sustatuarekin batez ere. Zein kanonetaz ari naiz? Bada, euskaldun idazle ustez abertzale baina aldi berean ere ez oso sutsuarena, lantzean behin euskal gauzekin apurtxo bat kritikoa, baina ez gehiegi eta batez ere inoiz ez gordin, baina betiere eta nolabait euskal kulturaren bozeramailearena egiteko prest, hots, haren abertzale/euskaltasunarengatik atzerrian/Espainian gaitzestua/errefusatua izateko ez bezainbeste behintzat, edo bestela esanda ere, Susakoek edo Txalapartakoek sustatzen dituztenak baino abertzale txepel edo makalagoak. Aurreiritziak aurreiritzi, baietz ba, baditudala, aitortzen dut, Jokinen Izurkiz Bernardoren Obaba baino hamaika bider atseginago, aberatsago, ausartago dut, batez ere ezeren eredu edo ikurrik izan nahi ez duen aldetik. Badirudi Jokin Muñozen obrak bere bide propioa egin duela euskal literaturaren estereotipo guztien kontra, hau da, idazle peto-petoa dela eta bere literatura behar bezain bakarra. Izan ere, Muñoz dugu handinahi handiko idazlea zentzurik onenean, hau da, hori euskal letretan posible baldin bada delako kanonaren ezaugarri jator eta “euskonanistak” jorratzeke. Gauzak horela, eta haren azken liburua, Antzararen bidean, 208ko urtekoa dela aintzat hartuta, nola ez galdetu gure buruari zer dela eta ez duen hain aspalditik libururik argiratu, idazteari behin betiko utzi al dion, beharbada bere idazteko gogoa 2008ko krisialdiaren erruz pikutara edo joan zen argitaletxearekin batera ere joan zitzaiolako, arazo pertsonalik ote, baita, eta bai, berez maltzurra den galdera, euskal literaturan bera bezalako idazle benetan heterodoxo eta batik bat saiatu batentzat lekurik dagoen ere, hori edo euskaraz idaztea zinez merezi ote zaion bere lana hain aparta, eskerga, ausarta izanda, euskaraz gero eta gutxiago irakurtzen duten/dioten lau katuendako.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak