« Jolas asko batera | Aspaldiko hitza »
Munstro abertzalea / Ignazio Aiestaran / Elkar, 2002
Poesia politikoa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-04-27
Deigarria egiten da, gaur egun, Ignazio Aiestaranek idatzi duen poema liburua. Batetik eta liburua bera, alegia liburuko poemak irakurri aurretik, Joxe Azurmendiren epilogoari ekin behar. Badakit ez dela ohiko-ohikoa izaten liburu bat atzekoz aurrera irakurtzea, baina egunkariarekin nik behintzat halaxe jokatzen dut, atzealdean egoten baitira berririk bitxienak eta ederrenak. Joxe Azurmendiren epilogoa, bestalde, ez da nolanahikoa, berak bakarrik liburuko berrogeita hamar orrialde betetzen baititu, horietako gutxi batzuk, erdiak-edo, liburuari buruzkoak. Interesgarria da, benetan, Joxe Azurmendiren saioa —ez dago bestela izendatzerik—, gaur egungo gai garrantzitsu bati buruzkoa baita, unibertsalismoaz, mestizaiaz eta partikularismoaz. Ez naiz hasiko hemen Azurmendirena aztertzen, luze joko lidakeelakoan, ez berrogeita hamar orrialde betetzeraino, noski, baina bai tarte honek eskatzen dituen lerroak baino gehixeago.
Itzul gaitezen beraz Ignazio Aiestararengana eta has gaitezen liburuarekin. Liburu politikoa da, baina ez da politikoki ortodoxoa dei daitekeena. Izan ere, hitza aske ateratzen denean idazle-lumatik, ortodoxia guztiak uzten ditu atzean, edo behintzat horretan saiatzen da. Saioa aipatu dudanez, Joxe Azurmendiren epilogora itzuliz, esan dezadan haren esaldi bat dudala buruan: “Poeta bat hori da: behin eta berriro mozorroak erori egiten zaizkion bat”. Poesia, izan ere, biluzketa da, goitik behera eta goitik behera biluzte bat, den bezala agertzea. Baina nor da agertzen den bezala? Nor ageri da jendaurrean den bezalako? Den bezalako izan nahi hori ez al da mozorro berria janzteko gogoa? Tira, metafisikatan ari gara sartzen. Eta Aiestaranen poemak ez dira metafisikoak, politikoak baizik. Ikuspegi bat ematen dute Euskal Herriari buruz eta bertako zenbait gertakariri buruz. Batzuetan ironia azaltzen da: “Euskal Herria/ Euskal Hilerria”. Besteetan esaldi lodi eta biribila: “Aldizko oldarrak/ koldarrak dira”. Egia ere bada izenburuak garrantzia duela poemotan. Baina natural dago idatzita, Arestiti gustatzen zitzaion bezala, “hitz lainoez”.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez