kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

16 ipuin amdodiozko / Xabier Mendiguren Elizegi / Susa, 2002

Amodioaz edo Javier Rojo / El Correo, 2003-04-16

Xabier Mendiguren Elizegik aspaldian idatzitako eta argitaratutako ipuin batzuk berreskuratu nahi izan ditu “16 ipuin amodiozko” izeneko bilduma hau egiteko. Izan ere, liburu honetan agertzen diren istorio gehienak 80ko hamarkadakoak dira, idazlea zuriaren gainean beltza jartzeko zereginean hastapenetan zegoenekoak alegia. Eta datu hau, nahitaez, kontuan hartu behar du irakurleak, nire ustez, nabarmena baita liburu honetan agertzen zaigun idazlea batzuetan duda-mudatan ibiltzen dela ikaste prozesu horretan murgilduta. Istorio hauek guztiek, izenburuan iradokitzen den moduan, aldez edo moldez amodioarekin zerikusia dute, baina amodio hitza, batez ere, sexu-grinaren zentzuan ulertu behar da hemen. Gehienak broma antzekoak dira, barre egiteko sortutako txantxa dibertigarriak. Noizean behin begi-bistakoa da idazleak probokatzeko duen gogoa ere. Gaur egungo irakurlea, ordea, nekez sentituko da probokatuta han kontatzen diren istorioekin, denborak euskal irakurlea ere denetara ohitzera behartu baitu. Bestaldetik, idazlea ikasteko prozesuan dagoelarik, teknika desberdinak erabiltzen ditu, aukera eta posibilitateak aztertuz. Liburu honi gehiegi eskatzen ez bazaio, dibertigarria ere izan daiteke denbora-pasarako.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak