« Azal samurra daukazu Rosa, gutxi zigortutakoa | Amatasunaren dikotomiak »
Rosa itzuli da / Pako Aristi / Erein, 2018
Itzulera zaila Javier Rojo / El Correo, 2019-03-16
ETAkoa izateagatik kartzelan hogeita bost urte egon ondoren, Rosa herrira itzuli da. Bizitza erdia pasatu du giltzapean eta bat-batean egoera berri batean egokitu beharrean dagoela ikusi du, buruan eraiki duen ideiarekin oso bat ez datorren egoera batean. Abiapuntu honekin tesi nobelaren itxura hartzen du Pako Aristiren eskutik datorkigun “Rosa itzuli da” izenburuko nobela honek. Rosa herrira itzuli da eta pertsonaia honek heroiaren tratamendua espero du, ia-ia halakotzat har dezatela exijitzeraino. Baina garaiak desberdinak dira. Bere gaztaroan bizitza osoa politikaren ardatzaren inguruan antolatzen zen. Bueltatzean, ordea, politika bigarren maila batean geratu dela ikusi du eta bera bezalako pertsonaiak gizarte abertzalearentzat ere deserosoak izan daitezkeela konturatu da, batez ere sinbolo bezala erabili nahi dutelarik. Nobelan agertzen diren elkarrizketetan talka hauek aurkezten dira, pertsonaien arteko kontrajarpenak barik ideien arteko topaketak izango bailiran elkarrizketok.
Baina hasieran narrazio politikoaren izaera duenak thrillerrera jotzen du poliki-poliki, gizarte berrian egokitzean dituen zailtasunak kontatzen direlarik pertsonaiak amarekin duen harremanean sakondu ahala. Izan ere, amak alzheimerrarengatik oroimena galtzen duen bitartean, haren bizitzan misterio handiak daudela ikusten du protagonistak eta haiek argitu beharra sentitzen du. Rosak lotura berezia aurkitzen du orduan berak hartutako erabakien eta amak ezkutatzen zuen sekretuaren artean, dena karma berezi baten bidez elkartuta baitago. Amaren misterioek, dena dela, geruza asko dauzkate, eta dena argitzekotan dagoela dirudienean, beste misterio bat azaltzen zaio espekulazioen bidez baizik konpondu ezin daitekeena.
Pako Aristik euskal gatazkaren gaia ETA ondoko garai batean kokatu du eta bertan nabarmen geratzen da aro berriek jarrera berriak eskatzen dituztela, aggiornamento honek nahiko lampedusarra badirudi ere. Nobelan aurkezten diren elkarrizketa hiperpolitizatuek oso ondo erakusten dute zeinen arin pasatzen diren garaiak, eta nola lehen sendoa zirudiena deseginda agertzen den, ahanztura zabaltzen den bitartean.
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Barbaro iraun
Louisa Yousfi
Amaia Alvarez Uria
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Aiora Sampedro
Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson
Irati Majuelo
Itzulerak
Miren Agur Meabe
Aiora Sampedro
...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo
Jon Jimenez
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Asier Urkiza
Hitzak palmondo
Silvia Federici
Nagore Fernandez
Altxa, hildakoak
Fred Vargas
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels
Aritz Galarraga
Maitasun kapitala
Karmele Jaio
Mikel Asurmendi
Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro
Paloma Rodriguez-Miñambres
Jausiz
Alain Mendizabal Diaz
Maddi Galdos Areta
Hiriak eta urteak
Xabier Montoia
Irati Majuelo