kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Duvoisin kapitainaren malura / Kepa Altonaga / Pamiela, 2018

Printzearen itzala Javier Rojo / El Correo, 2019-03-02

Kepa Altonagaren liburu honen izenburuan adierazten dena (“Duvoisin kapitainaren malura” du izenburua saiakera honek) eta lehenengo atalean dagoena irakurrita, irakurleak agian pentsa lezake orrialde horietan Duvoisin kapitainaren inguruan arituko dela. Kasu honetan liburuaren azpitituluak garrantzi handiagoa du, ordea: “Bonaparte printzearen itzalean”. Izan ere, saiakera liburu honetan batez ere Bonaparte printzearen itzal luzeaz ari baita, eta XIX. mendeko euskal kulturan izan zuen eraginaz. Kepa Altonagak saiakera-idazle moduan azaltzen duen kezka handienetako bat euskararen moldaketa da kultura- eta zientzia-tresna moduan modernitatearen adierazpidea izateko. Eta horretarako, euskarak euskaldunak batzen dituen hizkuntza izan behar du. Euskara batuaren kontua testuinguru honetan ulertuko litzateke. Pentsa liteke gaindituta dagoen eztabaida dela hau, baina ez da hori gertatzen. Indar zentripetoen ondoan, hizkuntza disgregaziora daramaten indar zentrifugoak ere egon baitaude.

Eta Bonaparteren eragina indar zentrifugo horien artean kokatzen du Altonagak. Ohiko diskurtsoaren aurka, Bonaparte printzeak euskal kulturan izan duen eragina ez da oso positibotzat hartzen. Are gehiago, euskalkiak eta azpieuskalkiak jasotzean eta notarioaren begiz haien lekukotasuna gordetzean jarri duen arreta euskararen kulturizazioaren aurkakotzat jotzen du Altonagak. Bonaparteren asmoa taxonomikoa zen, euskararekin entomologoa bezala aritzen zelarik. Eta horretara bultzatu zituen bere kolaboratzaile euskaldunak. Batzuek idazleak izan nahiago lukete, eta horretarako euskara oronahitarako tresna moduan amestuz, hizkuntza aberasten saiatzen ziren. Halakoekin, Bonaparte printzearen itzala itogarria suertatu zen, eta idazleek senak agintzen ziena bridatzera behartuta ikusi zuten beren burua. Bonaparteren eragin honetaz ari da liburuan, eta orduan ulertu ahal da izenburuan aipatzen den Duvoisinen malura hura, ia sindrome baten izendapena, alegia.

Idazlana interesgarri eta dibertigarria da, nahiz eta batzuetan idazleak joera handiegia duen zeharkako anekdotetan hedatzeko. Dena dela, anekdota hauek ere interesgarriak suertatzen dira.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak