kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Literatura eta harrikoa / Inma Errea / Pamiela, 2003

Zoriontasuna, literatura eta emakumeak Aritz Galarraga / Argia, 2019-02-24

Brigita ez da Inma Errea, baina bada itzultzaile, emazte eta ama, liburuak zorion iturritzat dituen fikziozko pertsonaia. Orriotan argitu nahi duen afera, literatura eta emakumeen esperientziak lotzen dituzten hari fin eta ia ikusezin horiek zertan dautzan, nolakoak diren, norantz doazen. Saiakera moduko bat egiten hasi da, hortaz, work in progress, zeinak autore jakin batzuen bitartez egiten duen aurrera: Virginia Wolf, Ángeles Mastretta, Danielle Steel, are Espainiako telebista kate bateko emakume aurkezle distiratsu plagiatzailea.

Eta azierto bat da, esango nuke, batetik, protagonista fikzionatu izana, edo gutxienez tarte pixka bat utzi izana idazlearen eta testuaren artean; hartara, liburuko pasarterik zalantzagarrienak ere —“iruzurra iruditzen baitzaio ama, edo gutxienik, emakume izan gabe, emakume batek ama gisa izan ditzakeen sentimenduak azaldu nahi izatea”— egiantzeko suerta litezke, autorearen aurkako bazka izan beharrean. Eta azierto bat da, bestetik, aurretik literatura eta emakumeen esperientziak lotu izan dituzten testuen gainean ibiltzen dugulako bidea.

Total, erakargarri egin zaidala Brigita: zalantza egiten du, kontraesanetan erortzen da, ez dakiela dio; gauza arraroa gaur egunean, eta benetan eskergarria. Kontu zorionez desfasatuak irakurriko dizkiogu —“badaki emakume askok muzin egiten diola informatikari”— eta argitu, segur aski, ezer argitu badaiteke behintzat, ez du gauza handirik argitzen. Eztabaidagaiak mahaigaineratzen ditu, ordea. Eta ez da gutxi. “Batzuetan asmatzen zuela iruditzen zitzaion, bestetan, berriz, oker zebilela”. Agian gaur egunetik gauza berri handirik ez dakar —nahiz inoiz ez dagoen soberan kontzeptu oinarrizkoenak ere berriz gogoratzea—, baina, zalantzarik ez, 2003koa izanik, aitzindari gisa badu bere balioa. Orain, eta zorionez, pentsamenduaz eta emakumeez ari diren bildumak (Lisipe, Eskafandra) gehixeago ugaritu diren honetan.

“Senak zorionaren kontu horrek literaturarekin, baita emakumezkoen literaturarekin ere, zerikusia duela agintzen dio”. Zoriona, literatura eta emakumeak, beraz, iruzkin honen goiburua ere —iragarki matxirulo baten leloa dirudien arren—. Errearen saiakerak harrapatzen dituen gakoak.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak