kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Ahazten diren gauzak / Aritz Gorrotxategi / Erein, 2018

Memoriaren zirrikituak Javier Rojo / El Correo, 2019-02-23

Memoriaren zirrikituak bitxiak dira. Batzuetan buruan beti izan diren oroitzapenak desagertzen dira, eta haien ordez hutsunea besterik ez dugu topatzen. Badakigu zerbait zegoela hor eta ia-ia gogoratu ahal dugula iruditzen zaigu, baina ezinezkoa da, oroitzapenak bizitza propioa baitu eta bere nahian beregaina baita. Besteetan, oroitzapena ez da indibiduala, eta gizarte osoa amnesia moduko batean galtzen dela dirudi, historiak irakatsia alde batera utzirik. Aritz Gorrotxategiren idazlan honetan, “Ahazten diren gauzak” izena duen narrazio liburuan, horretaz guztiaz ari da.

Oroimen mota desberdinak elkartzen dira hemengo narrazioetan. Batzuetan norbanakoari dagozkion istorioak topatzen ditugu. Eta kasu horretan ikus dezakegu nola pertsona baten oroimena, adibidez, poliki-poliki desegiten doan, alzheimerraren ondoriozkoa dirudien prozesu endekatzailearen bidez. Gizakia neurri handian oroitzen duena ere badelarik, haren iraganeko pasarteak ezabatzen diren neurrian, gizakiaren identitatea jota geratzen da. Besteetan ahazten dena historia bera da, iragan kolektiboa, talde moduan zer izan garen adierazten diguna. Honetan ere ahazteak identitatea galtzea ekar dezake, baina are garrantzitsuagoa dena, historia ahaztean historia bera errepikatzeko zonan geratzen da, latinez esaten zen esakune hartatik ondorioztatzen zena konplituz. Talde moduan identitatea galtzeaz gain, gizatasuna ere bide bazterrean gera daiteke, besteekiko ikuspegi gizatiarra kamustuta. Eta bukatzeko, oroitzea asmatzearekin ere pareka daiteke, eta inoiz gertatu ez diren gauzak gogoratzera hel daiteke gizakia. Aritz Gorrotxategiren liburuan topatzen ditugun narrazioetan horrelako aukerak aipatzen dira.

Gai orokorra alde batera utzita istorio hauetan gehien nabarmentzen dena, nire ustez, emakumezkoei ematen zaien tokia da. Idazleak askotan erdigunean, protagonista moduan eta narratzailearen paperean ere, emakumeak jarri ditu. Oroimenaz aritzen den liburua izanik, planteamendu hau ahaztura historikoa nolabait gainditzeko ahalegintzat ere hartu behar da, eta bazterrean geratutakoen ahotsa errekuperatu nahi izan da isildutakoa lehen planora hurbilduz.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak