kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Munduko tokirik ederrena / Iñigo Aranbarri / Susa, 2018

Iñigo Korapillos Oier Gorosabel / eibar.org, 2019-01-27

Esan izan detsat iñoiz Aranbarriri: “idazkera korapillotsua jaukak!”. Ño, bestiok ez dakitt, baiña nik, ondiok askotan espainolez pentsatzen doten honek, 3-4 bidar irakorri bihar izaten dittudaz esaldi asko, zer kristo esan daben ulertzeko. Bistan da morroiak, buruan, konstrukziño itzalak egitten dittuana, gero bra! idazkera espontaneuan botatzen dittuanak, eskuak emon ahala. Trabes egingo neuke hala izaten dala gaiñera, bra! bota eta gero berak “Halaxe atera baduk, atera duk! Ez zioat kanbiatuko”. Galdetukotsat hurrenguan.

Izan be, gauza bi kontuan hartu bihar dira hamen: irakorketa korapillotsuak irakorketa bera luzatzen dau, bai; baiña era berian liburua oso ondo dago! Bertan kontautako ipoiñ asko (bere lehen ipoiñ liburua ei da), interesgarrixak diraz. Horretara, meheia danez, irakorketa erreza izan ezkeriok, aittiaren baten amaittuko litzake! Hain zuzen be, ezaugarri honek ipoin-forum baterako oso aproposak bihurtzen dittu (aittu, irakorle klubak!). Zentzu horretan, Iñigon idazkeriorrek mesede egitten dau, eta barkatuko detsagu! Ego te absolvo in nomine patri…

Halan be, Iñigo, jode, markia dok gero, ipoin bakotxa andriakin komentau biharra (hau ba, hire zale inkondizionala dok, eta nik baiño askoz be buru argixagua ulermen gaittasunian) ipoiñan harixa ulertzen laguntzeko! Hori, gaiñera, askotan deskubritzeko, ustez ulertu dittudazen ipoiñ askoren traman dana aldrebes ulertu dotela!! Azpeitiko bodorriyora datorren madero frantziarrana, edo “The Moon”eko jabiena, azkena. Flashak, flashak, flashak, eta flashen arteko bereizketa barik; azkenian narradoria zein dan jakin bez, ezta zeiñengaittik dabillen be! Trama, nudo desenlace! Ikasgai hori emoebenian, hik klasetik “pando” egin heban ala?? Eta halan be, kabroi hori, liburua gustau jatak…

Baiña txarrena badakik zer dan?? Egunotan aldizkari baterako speleo artikulua idazten nabillela, eta nahi barik, eskuak hire moduko esaldi korapillatsuetara juaten jatazela! Kontrolatzen ahalegindu bihar: “Zientzia, zientzia, zientzia! Literatura ez!”.

Kaletik harrapatzen bahaut… ikusikok! Ipoiñ guztiak esplikau biakostazak. :-)

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak