kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Lurra bere erro gorrira / Karlos Linazasoro / Balea Zuria, 2018

Oihartzun xumeak Javier Rojo / El Correo, 2018-12-30

Karlos Linazasororen azken liburua poema-bilduma da, “Lurra bere erro gorrira” izenburukoa. Idazlea lanak edozein generotan sortzeko gauza da (aurten “6012” nobela laburra eman du argitara, adibidez), eta honek dispertsio puntu bat eman dio bere literatur ibilbidean. Nago, ordea, berari dispertsioarena ez zaiola gehiegi axola, eta nahiago duela sormenean etengabe aritzea, ibilbideak kontraesankorra badirudi ere. Edonola ere, honetan poemak eskaintzen dizkigu, non subjektu poetiko bat (sinplifikatzearren, “poeta” deituko diogu subjektu honi) munduaren aurrean jartzen den, munduak berarentzat zer errepresentatzen duen azaltzeko.

Poeta eta mundua aurrez aurre agertzen dira, baina ez kontrajarrita, zeren, irakurlea berehala ohartu daitekeenez, poetak munduarekin bat egiten baitu, munduaren partea den aldetik. Baina uler bedi ondo, idazleak ez du gizakiek gizartean egiten dutenaz hitz egiten, baizik eta gizakiak bizitzaren osotasunean duen parteaz.

Ez dakit poetak planteatzen duen jarrera honi “zen” deitu dakiokeen, baina halaxe dirudi zenbaitetan. Munduan agertzen diren elementu guztiak sintonian daude, eta gizakiak, munduaren beste edozein osagai bezalakoa delarik, bere buruarengan sentitzen du sintonia hori, osotasunaren partaidetza. Testuinguru honetan naturalezaren presentziak garrantzia hartzen du, naturalezan agerpen berezia baitu osotasunak. Bizitza horrelako ikuspegiz ikusten bada, errealitateak erakuts ditzakeen ertzak leunduta agertzen dira, poeta, zirkunstantziala alde batera utzita, bakarrik esentzialenari ohartzen baitzaio.

Bizitza, beraz, sinpleagoa da, gardenagoa. Mingarriak izan daitezkeen alderdiak lausotuta agertzen dira, osotasun horren zatiak ere badirelako Baliabide poetikoen aldetik, Linazasororen poemek ez dute tolesdura bihurririk. Olerkian ohitua den irakurlearentzat gardenak izango dira poema hauek. Baina normalean poesia irakurtzen ez dutenentzat ere ulergarriak izango dira testuak.

Oihartzun xumeak balira bezala irakurtzen dira idazlan honetako poemak. Eta islatzen duten giro hau benetan eskergarria egiten zait lasai pentsatzen uzten ez diguten zalapartez beteriko mundu batean.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak