kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Van't Hoffen ilea / Unai Elorriaga / Elkar, 2003

Haizea Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-04-06

Lehendabizi eta ezer baino lehenago irakurleari esan behar zaio, gaztigatu behar zaio, zigorrik gabe ordea, liburuaren izenburuak ez duela zerikusi handirik liburuak barnean daramanarekin. Era berean esan behar zaio eta gaztigatu ere bai liburuko atalen izenburuek, oso bereziak bestalde, ez dutela zerikusirik atal horiek dakartenarekin. Gaztigatzen duena ez baita ez traidore ez heroi, gaztigatzaile edo gaztigadore baizik. Dena dela, zaila da liburuaren mamia azaltzea, haizea bezalakoa baita, eta haizea, Matias Malanda pertsonaiaren arabera, oso berekoia da. “Zaila da haizea nobela batean sartzea edo ipuin batean sartzea. Poema batean ez dakit. Inoiz ez da jakiten haizeak ze intentzioa duen”, esaten du pertsonaiak. Baina haizea berez sartzen da nahi duen tokietan, nobelan batez ere.

Matias Malandak pertsonaia berezia da, izan ere, nobela honetako pertsonaiarik gehienak, haizea barne, bereziak baitira. Bakoitzak bere joera du, bere zaletasuna, bere zera Matias Malandari izugarri gustatzen zaizkio entziklopediak eta portugesezko hiztegiak, eta inoren historiak entzun eta magnetofoiz jasotzea. Matias Malanda bildumazale izugarria da. Baina nobelan bildumazale asko da berez eta berezko. Nobela bera da animalien, piztien, mozorroen bilduma. Erleak nonahi baitaude, euliak beste. Ipuin asko dakartza Unai Elorriagak oraingo honetan. Ipuin dibertigarriak batzuk, irudimen handikoak besteak. Edozein aitzakia edo gogoeta ona baitzaio hari buruzko ipuina idazteko. Ipuinak sortzeko ahamena da liburuko ezaugarria. Ipuinak barreiatzeko joera, hain zuzen, du ezaugarri. Ipuinak, izan ere, erraz ateratzen zaizkio Unai Elorriagari.

Logikoa eta naturala da liburu hau sari nazionala irabazi zuen harekin elkartzea eta konparatzea. Hura, nire iritzian, bitxia zen, eta orekatua. Mamia eta egitura bat zetozen hangoan, eta ondorioa arte lan eder eta bikaina zen. Honetan ez dut halakorik aurkitu, ipuinak daude, baina ez egitura konplikaturik. Historiak daude eta pertsonaiak, baina ez beharrezko loturarik. Historiak daude, haizea bezala ate azpitik sartzen direnak eta gero gelditu egiten direnak, irakurleak dasta ditzan.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak