kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Fakirraren ahotsa / Harkaitz Cano / Susa, 2018

Fakirra eta historia Andoni Tolosa "Morau" / Gara, 2018-12-20

Entzun daitekeen dena irakur daiteke. Ederki dakite kontserbatorioko ikasleek. Adibidez, liburukote ere bada sinfonia handiuste, ballet, edo dena delako hori. Nolanahi ere, tintaz beteta baitaude haren pasarte musikal guztiak. Begiradak zuzentzen du, eta burmuinak, jostari, bihurtzen du musika hizkuntza kriptiko eta misteriotsu hori.

Aitortzen dut, solfeo zipitzik ez jakin arren antzeko zerbait gertatzen ari zaidala “Fakirraren ahotsa”-rekin (Susa, 2018). Irakurri ahala, etengabea baita barruan esnatzen zaidan musika mordoa. Kantu ezagunak edo pasarte subjektiboagoak, labur edo sakon, istorioari zuzen loturik edo handik ateratako hari txiki batek esnatutako ustekabe… Doinu leherketa bat da irakurraldi bakoitza, musika kasik ukitzeraino eta oso gutxitan gertatu zait antzekorik.

Ez dut gaitasunik Harkaitz Canoren liburuaren iruzkin literariorik egiteko, baina gozagarria da nobelan zehar musikak, musika zaletasunak eta musikari ofizioak hartzen duten protagonismoa. Horren harira, bazen garaia musikari baten ahotsean, bizipenetan, jartzekoa gure historiaren azken 50 urteetako bilakaera, saminez bete hau. Eta horretarako zer hobea Imanol Lartzabal aukeratzea baino. Ongi etorriak urrats berriak kantariaren itzalaren berezko tamaina aitortzeko bidean. “Fakirraren ahotsa”, bada musikarien lana duintzeko modurik onenetakoa, soinu banda soila baino askoz ere gehiago delako musika hemen, eta musikariaren begiak (ez bakarrik ahotsa) bilakatzen direlako historiaren lekukorik hoberenak. Estimatzen da ahalegina.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak