kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Blues bat bizitzari / Patxi Ezkiaga / Balea Zuria, 2018

Benetako poesia Javier Rojo / El Diario Vasco, 2018-12-15

Azken hamarkadetan euskal literaturaren bilakaeraren lekuko izan garenok gogoratzen dugu nola 80ko eta 90eko hamarkadetan Patxi Ezkiaga erreferente garrantzitsua zen, batez ere poesiaren alorrean. Hainbat eta hainbat liburu ematen zituen argitara nekaezina zirudien lehiarekin. Eta sarietan ohikoa zen bere presentzia irabazleen artean. Milurteko berriarekin, jardun hori motelduz joan zen, isiltasuna nagusitu zen arte. Eta isiltasun horren ondoren, aurten haren hil berria heldu zaigu. Testuinguru honetan Balea Zuria argitaletxearen arduradunek poetaren antologia plazaratu dute “Blues bat bizitzari” izenburuarekin.

Poetaren ibilbide osoa jarraitu daiteke liburu honetan, azken urteetan idatzi baina argitaratu ez diren zenbait poema ere bertan agertzen direlarik, idazleari buruzko ideia borobiltzeko laguntzen dutenak. Idazlea sinestuna zen, baina nago bere sinesmena ziurtasunetan baino sinistu nahian oinarritzen zela gehiago. Izan ere, bizitza maite zuen beste edozein gauzaren gainetik, baina bizitzak azken muga bat aurkezten zion, transzendentziaz bete nahi zuena. Bizitzarekiko maitasun horrek bere paraleloa zuen naturalezan. Modernitatea eta zibilizazioa baztertu gabe naturalezaren erritmoekin bat egin nahiago zuen, bera ere naturalezaren partaidea zela sentitzeko. Eta bestalde, naturalezaren zikloek bizitza azaltzeko ere balio zioten. Bere poesian ikus dezakegun beste ezaugarri bat gizatasuna da, ahulen eta baztertuen aldeko jarreraren bidez. Perspektibarekin ikusita, Patxi Ezkiaga poeta handia begitantzen zaigu, funtsezkoa. Funtsezkoa, batez ere, bere poemetan gizakiaren izaera azaltzeko gai zelako: erroak nahi dituelarik, gizakia alderrai dabil munduan, noraezean; horixe da bere benetako kondizioa, bertan egon, guztiz benakoa izan gabe. Eta bizitza erbeste moduko bat bada, poetak edertasuna aurkitu zuen deserri honetan.

Antologian, esan bezala, argitaratu gabeko poemak ageri dira, ibilbide poetiko eta bitalari azken markoa jartzen diotenak. Ezinezkoa da poema horiek irakurtzea hunkidurarik sentitu gabe, azken muga ikusten duen gizakiaren lekukotasun sosegatuak dira-eta: benetako poeta baten poesia zirraragarria.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak