kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Mea culpa / Uxue Apaolaza / Elkar, 2011

Norberaren portzentajea Aritz Galarraga / Argia, 2018-12-02

Katalanez argitaratu dutenez, hamahiru urteren buruan berriz irakurri dut Umeek gezurra esaten dutenetik, Uxue Apaolazaren estreinako liburua. Eta hamahiru urteren buruan berriz aurkitu dut periferiko, estrainio, erradikal, kontziente, umoretsu, Iban Zalduak zioen bezala, gaur gurean oraindik indarrean dagoen literatura buenista-tik urrun. Denboran gertuagokoa den Mea culpa ere irakurtzeko gogoa sartu zait hartara, bere garaian estreinakoak baino zalantza handiagoa eragin zidan eta.

Ordukoan baino gehiago atsegin izan dut protagonista, esan dezagun suabe, ez-ohikoa, horrexegatik erabat maitagarria (“Inbidia ematen dit jendeak bizitzeari ematen dion garrantziak, jartzen duten gogoak zoriontasunari dei egiteko, denbora aprobetxatzeko“). Atsegin izan dut antagonista, hau ere “gizarte zibilizatu baten funtzionamendurako behar den hurkoarekiko eskuzabaltasun minimoa” falta duena, bien artean sortzen den lotura afektibo definitzen gaitza. Baina, besteren gainetik, interesatu zait gatazkaren gaineko hausnarra, bereziki puntu batean fokalizatzen dena. “Miguel Angel Blancoren heriotza ospatzen zuen jendearen artean bizi nintzen eta ez nien ezer esaten”, dio une batean protagonistak, esateko gero: “Jakin nahi nuke pilatu dugun sufrimendu injustu guztiaren artetik nire ardura zein portzentaje den, nire errua”. Bukatzeko aitortzen sententzia bat, auskalo ispilu efektuagatik, barrenak aldrebesten dizkizuna: “Eta ez nintzen ez onena, ez txarrena, baina nire portzentajea da isiltasun konplizearena, biktima errudun egiten duenarena”.

Orain zazpi urteko zalantzak hor daude, istorioak pisu egiten du aurrera tarteka, gertaerek salto egiten dute batetik bestera, estiloak usu ez du kontakizuna laguntzen, batzuetan kosta egiten da aurrera egitea. Motzean: gehiago afinatzen duela luzean baino. Baina nobela honi bertute handiagoak ikusi dizkiot orain, edo gain hartu diotela bertuteek zalantzei, irakurketa kontuan hartzeko modukoa izateraino. “Belaunaldi baten hasiera ote?”, galdetzen zuen Gorka Bereziartuak Apaolazaren debutari eginiko kritikan. “Gu klase ertain horren ondorengo erreakzionarioak gara”, irakur daiteke Mea culpa-n. Belaunaldi bat, kontxo, gure belaunaldia.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak