kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira / Hasier Larretxea / Pamiela, 2018

Kontraesanaren izaera Javier Rojo / El Correo, 2018-11-17

Zaila da zehaztea zein den Hasier Larretxearen lekua euskal literatur sisteman. Idazleak euskaraz eta gazteleraz egiten ditu bere lanak eta hautaketaren zergatia zein den ez dago guztiz argi. Honek guztiak galdera bat planteatzera eramaten gaitu: norentzat idazten du Larretxeak? Idazleak bere irakurlegoari buruz eraikitzen duen ideiaren araberakoa izaten baita idazlana. Edonola ere, Larretxeak bi hizkuntzetan argitaratutako poema liburu batekin egin zuen aurkezpena idazketa munduan. “Azken bala / La última bala” zuen izenburua liburu hark. Oraingoan beste poema liburu bat aurkezten du: “Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira”. Eta bien bitartean, poema liburuak eta oroitzapenak plazaratzen dituzten prosazko idazlanak eman ditu argitara.

Idazlea Nafarroakoa da, Baztanekoa hain zuzen ere. Bizi, ordea, Madrilen bizi da. Eta bere bizitza pribatuari dagokion datu hau poemetan planteatzen duen jarreraren adibidea izan daiteke, poesia gizakiengan ezinbestekoak diren kontraesan eta paradoxen gainean eraikitzen baitu. Izan ere, idazleak ezin du gizakien existentzia ulertu, gizakia bera murgildurik aurkitzen den kontraesan horiek aditu gabe. Identitatearen arazoarekin ager daiteke paradoxa hau, norberaren identitatea aurkitzeko askotan erroei loturik gaituzten hariak moztu behar baitira. Erroak, beraz, norberaren identitatea indartzeko baliagarriak izan beharrean, identitate hori garatzeko oztopo suerta daitezke pentsatzen den baino gehiagotan. Antzeko gauza bat gertatzen da memoriarekin. Memoria derrigorrezkoa begitantzen zaio poema hauetako subjektu poetikoari, memoria horrekin kito egiteko baino ez bada ere. Kontraesan eta paradoxa hauek beste gai batzuetan ere agertzen dira, adibidez erru-sentimenduan edota historia kolektiboan. Testuak antolatzeko baliabideak direla-eta, oso nabarmena da Larretxeak adierazpide hanpatuetarako duen joera, barrokoa baita oso.

Beste ezaugarri ikusgarri bat abstrakzioa izango litzateke, hiztegian bertan topatzen dena. Eta irudien pilaketak ere kontuan hartzekoak dira: idazlearengan logika baten ondorioa diruditen pilaketa horiek irakurleari guztiz surrealistak suertatzen zaizkio.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak