kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Bezperaren bezpera / Aingeru Epaltza / Pamiela, 2007

Batailaren baitako paisaia Aritz Galarraga / Argia, 2018-10-28

Gogoan dut garai hartan kolaboratzen nuen gehigarri kulturalari proposatu niola, Bezperaren bezpera iruzkintzea. Ez egiteko emandako arrazoia izan zen denbora, liburua ez zela nobedade-nobedadea —udaberrian iruzkindu nahi izan nuen Durangorako atera zena, gauza ohikoa—. Arrazoia irentsi nuen, noski, nahiz orain liburua irakurtzean asmatu uste dudan zein izan zitekeen egiazko motiboa. Aingeru Epaltzaren lehenbiziko saiakera —gerora ez du gehiago atera—, Xabier Mendiguren editorearen hitzetan liburu guztiak onak idatzi dituen idazlearena. Jon Kortazarrek, “egilearen autobiografia intelektual gisa” onartu beharko genukeela dio, nahiz autobiografia politiko gisa onartzea litzatekeen agian zehatzena. Hori bai, bat nator kritikariaren iritziarekin: maisuki egiten du Epaltzak.

Borroka armatua “niretzat eta ni bezalakoentzat euskalduntasunaren markarik behinena” zen garaitik, “ekintza armatuek euskarari eta euskal kulturari ekartzen zizkieten zehar-kalteez” ohartarazteraino, Franco hil ondotik liburua argitaratu arteko tartearen kontakizun politiko zorrotza da Epaltzarena; kontziente dena “aro baten akabantzaren bezperan gaudela. Edo bezperaren bezperan”. Batailaren baitako paisaia erakusten digu Epaltzak, hartara, paisaia maiz desolagarria —“Iduri du Euskal Herri politikoa eraiki nahiaren nahiaz, ez dugula sendotzen jakin Euskal Herri kultural, ekonomiko eta sozialaren zimendua”—, paisaia ez beti erabat zuzena —“Hemengo jainkoak ez dira inor Endarlatsatik harata”; Epaltza bera horren froga garbia—, paisaia batzuetan zuzenean okerra —“Inoiz nafar eskuina Foru Jauregitik eta Iruñeko Herriko Etxetik bidaliko badugu, sozialistekin batera eginen dugu”—. Baina inondik ere zintzoa: “Egun, urrunegi daude politikoki bi erkidegoetako biztanleak. Urruntze horretan zer esana izan duten faktoreen azterketa guztiz pertsonala dira, bertzeak bertze, orrialde hauek”.

Bertzeak bertze, ezen, idazle batek idatzitako memoria politikoak izanik, literaturaren gaineko ohar jakingarriak ezin falta: “Salbuespenak salbuespen, gure mataza odoltsuan korapilatutako nobelak euskal idazleok idazten ditugu, ez erdaldunek”. Baina, esandakoa: batez ere batailaren baitako paisaiaren kontaketa aurkituko dugu; zeina bestela ikusten baita, zalantzarik gabe, batailaren ondoko paisaiatik.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak