« Larremotzetik harago | Ironia existentziala »
Ezezagun baten kuadernoa / Mari Jose Kerejeta / Kutxa, 1988
Bi ahotako atseginez Aritz Galarraga / Argia, 2018-09-23
Izena ezaguna nuen, itzultzaile gisa neukan gordeta memoria internoan. Vladimir Kaminer idazle alemanaren Errusiar diskoteka narrazio liburu komikoa euskaratu baitzuen (Pasazaite, 2015) Mari Jose Kerejetak —inpaktuzkoa izan zen, gainetik, aurkezpen bideoa, zeinean agertzen baita lorotxo batekin sorbaldan—. Jean Etxepareren Beribilez hartu arte, eta irakurri arte 1987ko edizioaren sarrera testua, idatzi ere idazten zuenik ez nekien, ordea. Esan nuen ordukoan: Mari Jose Kerejetaren hitzaurrea da gordina, eta horrexegatik biziki interesantea. Etxepareri egindako aitzinsolasak jakin-mina piztu zidan; hala iritsi nintzen momentuz bakarra duen sorkuntza lan honetara, Ezezagun baten kuadernoa, poema bilduma, Irun Hiria literatura sariketa irabazitakoa.
Kerejetaren beraren hitzekin esateko, “amorioari buruzko erreflesioa” dukegu, “akaso gurean oso ohizkoa ez den malditismoaren kutsu horrekin. Ez maitasun xamar eta inozoa”. Osotoro akort, nahiz maitasunaz, denboraren iragaiteaz, galeraz egindako hausnarketaz gain, gauza gehiago ere baden liburua. Bada, adibidez, halako carnet de voyage bat, Venezia, akropolia —“urrunean, Pireoa ere beste portu bat da”—, Bosforoko arrasgorri azkengabea. Bada erreferentzia literario sorta bat, Pavese, Celan, Lowry, halako batean Sapho eta Yourcenar. Bada trabestismo ariketa bat: “Neroni izan nintzen gizon hori”. Eta bada alkoholak zipriztindutako bidaldi bat, etilikoa, soluzio emailea tarteka, “Farmakopea” poeman bezala: “Urrun-minarentzat, / itzulbiderik ez dagoenean, / ginebra hutsa, hotz-hotza”.
“Emakumeek idatziriko liburu gehiegi” ez zegoen garaian argitaratua, Felipe Juaristik aitortu zuen: “Aspaldian euskarazko poemak irakurtzean senditzen ez nuen sentsazioa jabetu da nigan, sentsazio itogarria eta itogarria moduan atseginkoia”. Dibortzio tramitazioa poeman esaten den bezala, “bi ahotako atseginez” irakurtzen dela, alegia. Gerardo Markuletak, aldiz, gora ekarri zuen, “poema liburuak berezko balio handia du eta euskal poesiaren bilakaeran giltzarri ttipi jotzeko modukoa da”. Lastima da, hartara, Kerejeta liburu bakarrean geratu izana. Sasoia baluke oraindik, bete-betean sartuko litzateke tropelaren belaunaldian —besterik da halakorik nahiko ote lukeen—, zeina ez dagoen, prezisamente, emakume idazleez gainezka. Bien bitartean, hor dugu Ezezagun baten kuadernoa, gordina, eta horrexegatik biziki interesantea.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera