kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Beribilez / Jean Etxepare Bidegorri / Euskal Editoreen Elkartea, 1987

Bidaiari sentimentala Aritz Galarraga / Argia, 2018-07-22

Jack Kerouac idazle estatubatuarraren On the road nobela euskaratzen hasi zela, zera egin zuen Iñigo Roque itzultzaileak: “Jean Etxepareren Beribilez-era jo nuen, itsu-itsuan, hizkuntza tresnatzeko, jakinik harengan beti badela zer ikasia, eta ez nintzen tronpatu”. Orain kalean da Errepidean, eta aukera ezin hobea daukagu Etxepareren Beribilez ere irakurtzeko. Supermerkatu bagina, eskaintza: 2×1. Nobedade ez diren liburuak iruzkintzen ditugunez hemen, goazen estreinako edizioa 1931koa duena aletzera.

1987koak Mari Jose Kerejetaren hitzaurre gordin bat dakar, eta horrexegatik biziki interesantea —nahiz gauza batzuekin ez nagoen ados—: “Etchepare medikua ez da Paul Morand bat”, ondo, askoz gauza xumeagoa da, gure literatura literatura frantsesarekin konparatuta gauza xumeagoa den bezala. Erregresio moduko bat detektatzen dio, “hala nola katolikotasun kutsu ageria, bere gaztaroko artikuluren bateko jarreratik urrun xamar geratzen dena, edota bere abertzaletasun nabarmen eta tradizio zaharren gordetzailea”. Eta bukatzen du esaten “bere literatura apustuaren mailarik beherenean” dagoela liburu hau.

Tira, ea, poliki. Akort, egia da bere garaian irakurri eta tarte honetan iruzkindu genuen Buruxkak haren aldean Beribilez honek galtzen duela puntxa, baina, positibo beti, kontu jakingarriak ere aurkituko dizkiogu. Egun bakarrean, autoz Kanbo-Kanbo ibili bitartean, 357 kilometro guztira, agertuko zaigu progresoaren aldeko, basoen geroarekiko kezkati, lan komunalaren oroitarazle, Madrilgo turismoaren ohargarri —eta hori Hondarribitik ez zela pasa—. Egia da besteren gainetik jasotzen direla paisaien deskribapenak, esajerazioraino: “Hemengoaren aldean, ikusi duten gutarik biek hitsa dela diote Provence eskualdeko zeru-gaina”. Eta zerk ematen dio paisaiari, bidaiari bizia? Gizajendeak, zalantzarik gabe, gizon-emakumeek. Horretatik eskas du liburuak.

Kerejetak Laurence Sterne aipatzen du hitzaurrean, haren A Sentimental Journey through France and Italy liburua. Eta dio bidaiari-ereduen txantxetako sailkapena zirriborratu zuenean, bere buruari honako izen hau ezarri ziola: “Bidaiari sentimentala”. Balio lezake izendapenak Jean Etxeparerentzat, Morand izan gabe, izan gabe Sterne —honek bai, honek hitz egin zuen gizon-emakumeez, batez ere emakumeez—. Baina bidaiari sentimentala. Jakinik, gainera, Etxeparegan beti badela zer ikasia.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak