kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Ohe husetan / Izaskun Gracia Quintana / Balea Zuria, 2018

Subjektu poetiko etsituak Hasier Rekondo / Deia, 2018-07-21

Izaskun Graciaren (Bilbo, 1977) poesia nahiaren eta ezinaren arteko muga kontzeptualean kokatzen da. Irakurle honi zalantzagarriak egin zaizkion subjektu poetiko ezberdinen trukatzeen bidez, errealitateak etengabe jartzen digun muga gailendu ezinaz ari da bilbotarra. Ni-a eta gu-a jostari dabiltza Ohe husetan (Balea zuria, 2018) honetan, desio idealaren eta errealitate iheskorraren arteko norgehiagokan. Horrela bada, liburua galderak iradokitzeko ezin aproposagoa begitandu zait: errealitatea zer den mugatzea ezinbestekoa dugu? guk geure buruari ezarri zigorra ote? nortzuk dira benetan ni eta gu horiek? Iraganak izan lezake erantzuna Graciaren hausnartze prozesu poetikoan: “Ikasten irakatsi beharko ligukeen / iraganak / zauritzen gaitu / eta kemena geldiarazten digu / gauzak hobeto egin ezina / geure buruari ezartzen diogun zigor / bihurtzen da…”.

Tankera horretako hausnarketek eraikitzen dute izatez xumea den liburua. Graciak, soiltasunaren bidetik betiere, ezintasun pertsonala eta globala izan ditu hizpide, zalantzagarriagoa egin zait pluralizatzeko joera hori. Neurri laburra darabil bilbotarrak. Ez du behar inongo artifiziorik pentsamenduak ez-leku lakarretan kokatzen. Esan liteke hauxe dela etxeko marka, artifiziorik eza. Baiki, larregizko zirrara estetikoetatik urruntzeko ahalegin horrek poema sakonak dakarzkio irakurleari, aitzitik, zenbait poematan irudi poetiko originalak edo sendoak sortzeko mugak berak ezintasuna islatu dezake. Soiltasunak ere bere mugak ezartzen baitu, bide jorratuegietan murgiltzea, esaterako. “Amaieran / hitzik eza geratuko da / zure urrunaldia aitortzen duen / oroimeneko huts bete ezina”.

Poeta elkarrizketan ari da galdutako iragan “idealizatu” batekin, ez presenteak ez etorkizunak ez dio ezer eskainiko. “Egiteke dagoena / albo batera utzita / arrakalak ikertzen ditut / zauriz zauri…”. Ikertzaile gisa ari da, etsipen horretatik irteteko bidea poesia izan liteke, edo ez. Izan ere, poetak ez du irakurlea xede bakar, iluntasun existentzial askaezinak tentuz azaleratzea baino, borroka hori antzua gerta liteke errealitatea zu zeu ez zarela erraietan sustraituta duzunean.

Errealitatearen hautemate mikatzak, ikuspuntu arazoa ote?, poema gordin, biluzi eta gardenak dastatzeko aukera emango digu. Kontrajarria lirudikeen arren, enetzat onenak soiltasun horretatik at lekutu nahi diren hermetikoenak dira: “Norbaitek / itsuka / inork ulertzen ez duen poema / ikertzen du hormetan / ezjakintasunaren zoramenean galdurik / airatzen dira usoak / eta trenek / barre egiten dute / gure leiho aurretik igarotzekotan / denboraren isilekoa jakingo balute bezala / edo / putzu honetatik irteerara abiatuko balira bezala”. Bada, ez subjektu poetikoen apar ezberdinek, ez iruditeria indartsuago bat sortzeko nolabaiteko gabeziak ez dute Graciaren pentsamendu gogoangarria itoko, azken finean, pentsamendua poesia ere bada.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak