kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Emakume burugabea / Antxiñe Mendizabal Aranburu / Elkar, 2018

Izaeraren bila Javier Rojo / El Diario Vasco, 2018-07-21

Batzuetan liburua testu baterako euskarri hutsa baino zerbait gehiago da eta objektua bezala gainbalio batez hornituta agertze zaigu. Horixe gertatzen da “Emakume burugabea” izenburuko liburu honekin. Testuaren aldetik esan genezake Antxiñe Mendizabal Aranburuk idatzitako poema batzuk biltzen direla hemen. Baina, horrez gainera, marrazkiak ere badaude, Iraia Okina Salazarren eskutik datozenak. Eta biak ala biak, marrazkiak eta poemak, poemak eta marrazkiak, maila berean daude garrantziaren aldetik. Haur literaturaren alorreko obra baten aurrean gaudela pentsa genezake, baina ez da horrela, haur literaturan ohiko den prozedura erabilita helduentzako liburu bat sortu dute egileek.

Testuan zentratuta, poema liburua da hau, baina poemak antolatuta daude istorio bat kontatuko balute bezala, poema guztiak elkartuta leienda bat azalduko balitz bezala. Istorio horretan bilakaera inplikatzen duen bidaia moduko bat kontatzen zaigu. Bidaia honetan, emakume baten aldaketa agertzen zaigu, itxuratik esentziara doalarik. Hasiera batean agertzen zaigun emakumearengan bere itxura da garrantzitsuena, azaleko irudia baita axola duena. Baina itxura hori ez da bere baitatik sortua, emakumeak aurkezten duen irudi hori kanpotik inposatuta dago-eta. Emakumeak bere benetako izaera aurkitzeko bere baitara bildu behar du, eta bere baitan kanpoko inposaketa horiek eraitsi ditzaketen osagaiak aurkitu. Eta hori lortzen da lurrarekin bat egiten duenean. Lurrarekin bat egiteak, bestalde, naturaleza berraurkitzea dakar, emakumeak bere benetako izaera berreskuratuko baitu naturalezak adierazten dionari erreparatzen badio.

Ideologiaren aldetik (ideologia, zentzu zabal batean hartuta), nahiko gardena da ibilbide honen emaitza; izan ere, kontrajarpen batzuen bidez eraikita dago liburu honetan kontatzen dena, eta kontrajarpen horien artean korrelazioa dagoela ematen du. itxura/izaera, kultura/naturaleza, inposaketa/sena, kontrajarpen bakoitzean bigarren osagaia emakumearekin lotzen delarik Eta bilakaera Mendizabalen poemetan irakurtzen den heinean, marrazkietan ikusi egiten da.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak