kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Joxemi Zumalabe / Lorea Agirre / Egunkaria, 2003

Egunkaria ixteko arrazoiak Igor Estankona / Deia, 2003-03-18

“Marti kakatsu” esaten zaio askotan, martiari. Horrelaxe hasi dugu euskaldunok 2003koa. Marti kakatsu honetarako badago irakurgai bat guztiz gomendagarria, oraindik liburudendetan aurki dezakezuena. Joxemi Zumalaberen biografiaz ari naiz, Argia berpiztu eta Egunkariaren zutabe sendoak ezartzerakoan ezinbestekoa izan zen euskaltzalea eta pertsona hobeto ezagutzeko liburu ajila. Biografia bati eska diezaiokegun guztia dauka: zehaztasuna, sakontasuna eta, batez ere, inoren bizitza garaiaren barruan ezartzeko trebezia. Gure historia hurbilekoaren zati txiki bat da azaltzen dena. Eta orain konturatu gara zati txikiek osotasunean duten garrantzia zenbaterainokoa izan daitekeen, ipurtargiaren itzala zeinen luzea den.

Egunkariaren itxieraren ostean batean baino gehiagotan entzun dut eta leku batetik baino gehiagotik hauxe izan daitekeela euskarazko egunkari plural bat diseinatzeko unea. Errazkeria iruditzen zait errazkeriaren gainean hori esatea, “plural” hitzaren erabilera interesatuak astundua gainera. Joxemiren biografiak erakusten duen moduan, euskararen bandera altxatzeak berez esan gura duelako, oraindik, eta zoritxarrez, beste bandera ugari aireratu beharra. Esate baterako hizkuntzaren aldeko neurriak tinkotasunez galdegitearena. Eta denok dakigu horrek politikaren esfera ukitzen duela, askok euren jabego partikularra dela uste duten horrena. Greziarrek jakin bazekiten moduan gauza gutxi daude esfera hori ukitzen ez dutenak eta hau ez da horietako bat. Hori barneratuz aurrera egitearen istorioa da liburu honetakoa, lanaren eta elkarrekiko errespetuaren garaipenarena.

Zenbat sakrifizio… Zeinen bizimodu gogor eta zoriontsua Joxemirena! Han urrunean irudi lauso bat ikusi eta besarkatu arterainoko ibilaldia dirudi.
Antza denez, berarekin zorretan egon arren zorrok kitatzeko aukerarik uzten ez duen giza-klase horretakoa izan zen Joxemi, horrek ematen duen amorruarekin. Euskal Herriagatik, ezer eskatu barik lanean aritu direnengatik,… horiengatik egin behar ei dira gauzak maiz herri honetan. Bada, ez. Gure buruari zor diogu Egunkaria. Hain gustora nagoen DEIA honetatik esango dut ez dela beste egunkari bat egon hura baino independenteagoa, euskaltzaleagoa, nazionalagoa… horra Egunkaria ixteko arrazoietako batzuk. Erronka hauxe da: absolutismoak ixten digun azken egunkaria izatea, ez diegulako berriro pasatzen utziko.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak