kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Erreka haizea / Sonia González / Susa, 2018

Pertsonaiak sortzeaz Aiora Sampedro / Berria, 2018-06-17

Saiakera bat iruzkintzerakoan, beti egiten diot galdera bera neure buruari: literatur testu den heinean, zenbateraino aztertu edukia eta zenbateraino forma. Kritikariek esan ohi dute kritika literarioa irakurle gisa ematen duten iritzi pertsonala baizik ez dela, (nahiz eta jakina den askotan beren burua babesteko egin ohi dutela, dugula). Kontua da fikziozko testuaren inguruko harrera estetikoa onesten dela ideia horren bidez. Horregatik, zenbait saiakera testuren aurrean, galdera izan liteke: nola iruzkindu saiakeretan idazleak defendatzen duen tesi nagusia? Kritikariak badu tresnarik (euskal) literaturan argitaratutako saiakera ororen ingurukoak iruzkintzeko? Azkenaldian argitaratutako saiakeretako gaien aniztasuna deigarria da: hizkuntzalaritzari, filosofiari, biografiei edo literatura-ikerketei buruzko izenburuak jaso ahal izan ditugu azkenaldian.

Sonia Gonzalezen Erreka haizea saiakera irakurtzerakoan, gainera, sentsazio berezia izan dut. Aurrekoekiko foku aldaketa eskatzen duen saiakera da Gonzalezena, pertsonaren eta pertsonaiaren arteko muga lausotzen baitu. Esan nahi dut, saiakeraren barruan diskurtso politikoak nahiz testigantzazkoak nahasten dituela idazleak, eta ahots poetikoari ematen dio narrazioa aurreratzeko legitimotasuna. Horrela, hainbat plano errepikatzen dira idazketan zehar: idazlearen barne-bakarrizketak, hausnarketa politikoak, irakurketa metaliterarioak edota liburuan zehar aipagarri diren liburu eta egileen inguruko kritika literarioak. Barne-bakarrizketa horrek tradizio batean kokatzen du ahots poetikoa, hain justu munduari arroztasunez begiratzen dion literaturaren tradizioan, hain zuzen. Eta horrek, liburuaren bigarren ezaugarri batera garamatza: lantzen diren gaiena. Liburuaren azpi-izenburuak —Botere, isilpen eta herioaz— laburpen gisa balio dakiguke. Egileak 184 orrialdeetan zehar botere-harremanez eta genero-harremanez, nahiz bien artean dagoen loturaz, edota memoriak eta traumak isilpenean duten eraginaz hausnartzen du, besteak beste.

Baina gehien disfrutatu dudan lanaren alderdia literaturako gai handiak eta gizarte garaikideko diskurtsoak elkartzeko egindako ahaleginarena izan da. Liburuaren kontra-azalak bete-betean asmatzen du egileak egunerokotasuneko bizipenetatik abiatutako ikuspegi kritikoa ematen duela azaltzerakoan. Gertakari arrunt batetik egilearen tesiak plazaratzeko egiten den trantsizioa usu joera barrokokoa iruditu zait; irakurleari ezinegona sortzen zaio ahots poetikoak erakusten duen pesimismoaren bidez, eta ustekabeko efektu puskatzailea eragiten dute irudi goreek (zenbaitetan are tremendoegiak ere gertatu zaizkit zenbait irudi): odola, heriotza eta mina behin eta berriz errepikatzen dira egunerokotasuneko buruhausteei, bilatuagatik, irteerarik aurkitzen ez dien idazlearen unibertsoan.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak