kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Ahotsak eta itzalak / Maixa Zugasti / Erein, 2018

Idaztea, bizitzea Javier Rojo / El Correo, 2018-06-09

Maixa Zugastik iaz egin zuen agerpena euskal literaturan “L.A.A.” izenburua zuen nobelarekin. Orain, hasiera hori ez zela egun bateko kontua frogatuz, bigarren nobela plazaratu du: “Ahotsak eta itzalak”. Gaia, gerran haur batzuek bizi izandako gertakari tragiko batzuen inguruan antolatuta dago. Gehiegi zehazten ez den gerra batean (ez dira datu gehiegi ematen gerrari buruz, lekuak ere nahikoa zehaztugabeak dira), bi anaiak (Luis eta Arturo) eta haien aitak muga zeharkatu dute egoitza batean aterpea hartzeko, ustez eta salbu egongo direla bertan. Atzean utzi dituzte ama eta arreba, laster haiekin elkartuko direlakoan. Dena dela, egoitzan ere arriskua dagoela ikusita, handik alde egin beharko dute. Argumentua oinarri hauen gainean eraikitzen da, eta gerran gertatu ohi diren krudelkeriak azaltzen dira narrazioan zehar. Baina gaia bezain interesgarria da idazleak hau guztia kontatzeko erabili duen prozedura.

Narrazioa hainbat mailatan garatzen da. Lehenengo eta behin, gerran bizi izandako gertakariak ditugu, narrazioan Arturoren ikuspuntutik kontatuak. Baina gertakari horien berri ematen dituena ez da Arturo, Luis heldua baizik, Arturoren lekuan jarrita. Horrez gain Luisen emazteak istorio hori interpretatu eta osatu egingo du. Gauzak aurkezten diren bezala, gertatutakoa, idatzitakoa, gogoratutakoa eta interpretatutakoa nahasi egiten dira narrazio konplexu honetan. Eta konplexutasun horrek berak adi egon behar duen irakurlea eskatzen du, momentu bakoitzean zein mailatan dagoen ahantz ez dezan. Izan ere, benetan gertatutakoa eta horren gainean idatzitakoa guztiz bat ez datozenean, oroimenak huts egiten duenean, idazketa gertakariak gordetzeko lanabes nagusia bezala aurkezten da, oso fidagarria izan ez arren, zeren idazten den neurrian historia bera osatzen baita, hein handi batean historia berrasmatuz. Idazketak egia azaltzen duen modu berean estali ere egiten du, ezinbestez, idazketaren bidez agertzen zaiguna urte batzuk pasatutakoan oroimenean moldatzen den narrazioa baita.

Guztiz interesgarria da Maixa Zugastiren liburua, anbiziotsua literaturaren aldetik. Kontuan hartzeko moduko izen baten aurrean gaude, dudarik gabe.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak